Hezkuntza Saila

Lanbide Heziketako Egutegia

2018/19ko Lanbide Heziketarako Sarbide probak :

  • DEIALDIA (EHAA 2018ko azaroaren 13a) 
  • Izena emateko epea: 2019ko urtarrilaren 7tik 18ra, biak barne.
  • Izena emateko Ikastexeak
  • Onartuen behin-betiko zerrenda: otsailaren 5ean (azterketa-eskubideak ordaindu aurrekoa)
  • Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna: otsailaren 15a
  • Onartuen behin-betiko zerrenda: otsailaren 21ean
  • 1. azterketa: (Erdi Mailako hizkuntzalaritza, eta Goi Mailako zati komuna): apirilaren 10ean 16:00etan
  • 2. azterketa: (Erdi Mailako zati zientifiko-teknologikoa eta zati soziala eta Goi Mailako zati espezifikoa): apirilaren 11an 16:00etan
  • 2018/19ko sarbide probaren informazio osoa

BERTARATZE modalitateko Lanbide Heziketan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2018/19 ikasturtea)

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 11tik uztailaren 2ra, biak barne, egin beharko dute matrikula.

Gainontzeko ikaslerientzat:

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
    • Ikastetxean bertan ekainaren 4tik ekainaren 15era arte, biak barne.
    • ONLINE eskabideak, ekainaren 15era arte.
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko deialdian egin ez bada– aurkezteko: ekainaren 29ra arte.
  • Behin-behineko zerrendak: uztailaren 5a.
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 6ra arte, barne.
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 12a.
  • Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldia: uztailaren 12tik 18ra, biak barne

 

IKASTETXE BATEAN EGINDAKO IZAPIDEAK BERTAKO IDAZKARITZA IREKITA DAGOEN ORDUTEGIAN EGIN BEHARKO DIRA.

Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 8koa, honen bidez, 2018-2019ko LHn onartua izateko eta matrikula egiteko arautzen da.

URRUTIKO MODALITATE TELEMATIKOAN Heziketa Zikloetan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2018/19 ikasturtea)

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
    Goi eta erdi mailako heziketa-zikloetako ikasketak urrunetik modu telematikoan ikasteko eskabideak egiteko eta dokumentazioa aurkezteko epea maiatzaren 28tik ekainaren 8ra bitartekoa (egun bi horiek barne) izango da ikasle berrientzat, eta ekainaren 18tik 22ra bitartekoa (egun bi horiek barne), berriz, 2017-2018 ikasturtean matrikulatutako ikasleentzat.
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria aurkezteko: ekainaren 8ko 14:00ak arte.
  • Eskabideak ON-LINE egin daitezke.
  • Behin-behineko zerrendak: uztailak 2.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak: uztailaren 2 eta 3a.
  • Behin-betiko zerrendak: uztailak 5.
  • Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldia: uztailaren 6tik 12ra, biak barne.
  • 2. esleipeneko plazen behin betiko zerrenda: uztailak 16.
  • 2. esleipeneko ikasleen matrikula egiteko aldia: uztailaren 16tik 19ra, biak barne.

Prozesuan onartu direnek dagokien egutegian adierazitako egunetan formalizatu beharko dute matrikula. Matrikula gauzatutzat joko da dagokion prezio publikoa ordaindu ondoren.Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da. Esandako prezio publikoa ordaintzeko azken eguna 2018ko uztailaren 12a izango da.

 

PLAZA HUTSIK BETETZEKO APARTEKO EPEA (eskabidea egin eta uztailean sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat)

  • Ikasketa-espedientea aurkezteko Urrutiko LH ikastetxean: uztailaren 16tik 27ra, biak barne.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: irailak 5.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak: irailaren 5 eta 6a.
  • Behin betiko zerrendak: irailaren 10a
  • Matrikula egiteko aparteko aldia: irailaren 10tik 16ra, biak barne

Proba libreak (2017/18 ikasturtea)

  • DEIALDIA (EHAA 2017ko abenduaren 13an).
  • Izena emateko epea: 2018ko martxoaren 5etik 16ra, biak barne.
  • Onartuen behin-behineko zerrenda: apirilaren 23an.
  • Onartuen behin-betiko zerrenda: maiatzaren 28an.
  • Azterketak: ekainaren 4tik 22ra bitartean (ikastetxe bakoitzak ezartzen duen egutegira egokituz)
  • Argibide gehiago: Sailaren web gunea

Azken aldaketako data: