Lehendakaritza

Euskal Ekarpena Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari

Agenda 2030 txostenaren lehen orria2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, helburutzat duena giza garapena bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan.

2030 Agenda honen bereizgarrietako bat da lurralde-dimentsioarekin konprometituta dagoela eta tokiko eskalara egokitu behar dela. Beraren definizioaren hasierako fasetik, bai Nazio Batuen Erakundeak eta bai Europako Batzordeak oso garrantzi handia eman diete herritarrengandik gertuen dauden lurralde-eremuei. Gure helburua da Eskualdeen, Gobernu azpiestatalen edo Estaturik gabeko Nazioen parte-hartzea sustatzen jarraitzea, eta Euskadi horien artean dago. Hurbiltasuna eta gizarte-eskarien ezagutza espezifikoa dugu gure alde, eta baditugu, halaber, haien beharrei ondo erantzutea bermatzen duten baliabideak.

2030 Agenda jokaleku global batean planteatzen da, eta, horri lotuta, Nazio Batuen Erakundeak erabaki du lurralde bakoitzak bere zirkunstantziak hartu behar dituela kontuan ibilbide hori egiterakoan. Garapen Jasangarriaren Helburuek ez digute esaten zer egin behar dugun, baizik eta testuinguru bat definitu gure politika publikoak hobetzen eta lehentasunak ezartzen laguntzeko, norberaren lurralde-errealitatea kontuan hartuta. Euskadik bere egiten du erronka hori, alegia, norabide horretan egiten ditugun ahaleginak Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) uztartzea. Hori da, hain zuzen ere, herrialde konprometitu baten konpromisoa.

Azken aldaketako data: