Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Familia ugariei buruzko ohikoak diren galderak.

1.- Zergatik jaso ditut familiako kide guztien familia ugariko txartelak nire alaba txikiarena izan ezik?

2.- Bizilekuz aldatu naizenez, non aurkeztu behar dut erroldatze-ziurtagiri berria?

3.- Iritsi zaizkidan Familia Ugariko txartelak hurrengo hilabeteetan iraungitzen dira.

 

1.- Zergatik jaso ditut familiako kide guztien familia ugariko txartelak nire alaba txikiarena izan ezik?

Bost urte bete arte haurrei ez dagokielako txartelik eta gurasoena erabili behar dutelako.

2.- Bizilekuz aldatu naizenez, non aurkeztu behar dut erroldatze-ziurtagiri berria?

Datu- edo bizileku-aldaketa edo beste edozein aldaketa Foru Aldundian aurkeztu behar da, guk ezin baitugu datu-aldaketarik egin.

3.- Iritsi zaizkidan Familia Ugariko txartelak hurrengo hilabeteetan iraungitzen dira.

Seme edo alaba zaharrenak 21 urte betetzen dituenean, urtero berritu behar da txartela seme edo alaba horrek ikasketak bukatu arte.