Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Familientzako Baliabideen Gida

 Familientzako Baliabideen Gidak (PDF, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da) euskal erakunde publikoek familien eskura jartzen dituzten baliabideak (laguntza ekonomikoak, zerbitzuak, programak, katalogoak eta informazio-gidak, webgune espezializatuak...) aurkezten ditu, bai ezaguarazteko bai nola eskuratu erakuzteko ere.

Baliabide bakoitza fitxa labur batean aurkezten da. Fitxa horretan, oinarrizko datuak laburbiltzen dira: baliabidearen izena, zer den, nori zuzenduta dagoen, zein web-orritan aurki daitekeen, zein erakunde publikok kudeatzen duen (Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek edo udalek), eta nola jarri harremanetan informazioa eskatzeko.

Nola kontsultatu Gida?

Gida 10 kapitulutan antolatuta dago, eta bakoitzak baliabide erabilgarriak planteatzen ditu, hainbat familia-egoeratan sor daitezkeen premien arabera. Hala, adibidez, 1. kapituluan jasotzen dira haur edo nerabeak dituzten familientzako aproposak diren baliabideak; 4. kapituluan, desgaitasuna duten pertsonak dituzten familientzat interesgarri izan daitezkeenak; eta 9. kapituluan, etxebizitzarekin lotutako premiak dituzten familientzat komenigarriak izan daitezkeenak.

  1. HAURRAK EDO NERABEAK DAUDEN FAMILIAK
  2. GAZTEAK DAUDEN FAMILIAK
  3. ADINEKO PERTSONAK DAUDEN FAMILIAK
  4. DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK DAUDEN FAMILIAK
  5. OSASUN MENTALEKO ETA/EDO ADIKZIOETAKO ARAZOAK DITUZTEN PERTSONAK DAUDEN FAMILIAK
  6. MIGRATUTAKO PERTSONAK DAUDEN FAMILIAK
  7. INDARKERIA, GATAZKA EDO BABESGABETASUN-ARRISKUA DUTEN FAMILIAK
  8. AHULTASUN EKONOMIKO BEREZIKO ETA ENPLEGUAREKIN LOTUTAKO EGOERAK DITUZTEN FAMILIAK
  9. ETXEBIZITZAREKIN LOTUTAKO PREMIAK DITUZTEN FAMILIAK
  10. BESTE BALIABIDE INTERESGARRI BATZUK

Informazioa aurkitzeko beste modu batzuk

Hori dela eta, interesatzen zaizun baliabidea aurkitu ezean, gidak beste hiru ibilbidetan oinarrituta aurkitzeko aukera ematen dizu: BALIABIDE MOTAREN arabera bilatuz (laguntza ekonomikoak, zerbitzuak...), ARLOAREN arabera (kirola, osasuna, hezkuntza...), edo FAMILIA MOTAREN arabera (UGARIA, GURASO BAKARREKO FAMILIA, MIGRATZAILEA...).

Dokumentuan barne loturak daude, zure intereseko baliabidera ibilbide horietako edozeinetatik hurbiltzeko.

 

Azken aldaketako data: