Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Terminologia

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak (EBPN, 1998), besteak beste, Terminologia-lanaren plangintza egitea agintzen du. Hori betetze aldera, bi ekimen garrantzitsu burutu dira honez gero: batetik, 2001ean, EUSKALTERM, Euskal Terminologia Banku Publikoa sortu zen (UZEIk 87an egindako bankuaren oinarrian), hain zuzen ere, terminologiaren erabiltzaileentzako erreferentzia dena; eta, bestetik, 2002an Terminologia Batzordea eratu zen Euskararen Aholku Batzordearen baitan. Terminologia Batzordeak dituen egitekoen artean, jarduketa-plana egitea, terminologia-lanerako irizpideak finkatzea eta terminoak proposatzea eta gomendatzea daude.

  1. Terminologia-plangintza::

  2. Terminologia Batzordea:

  • Terminologia-lanaren metodologiako eskuliburua (pdf, 179,45 kB).

    Terminologia-lanaren metodologiako eskuliburua

    Terminologia-lanaren metodologiako eskuliburuak terminologia-lana egiteko kontuan hartu beharreko jardute-urratsak azaltzen ditu. Liburuaren helburua da eremu edo azpi-eremu jakin bateko terminologiaren azterketa sistematikoan aplikatu beharreko metodologia azaltzea.

  • Terminologia hiztegia (pdf, 140,25 kB).

    Terminologia hiztegia

    Terminologia Hiztegiak terminologiagintzaren kontzeptuak eta izendapenak aurkezten ditu, hau da, terminologia-lanean erabiltzen diren terminoak definitzen ditu. Gainera, gaztelaniako, frantseseko eta ingeleseko baliokideak ematen ditu.

Euskalterm Terminologia Banku Publikoa da.

UZEIk 1987an sortutako bankuaren oinarrian egindakoa. Euskarazko terminologiaren erabiltzaileentzako erreferentzia da; izan ere, Bankuak urteetan egindako terminologia-lana biltzeaz gain, Terminologia Batzordeak onetsitako eta gomendatutako terminologia ere eskaintzen du. Bankuaren helburua, beraz, terminologiaren erabilera bideratzea eta gomendatzea da.

Euskaltermera sartu