Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema

Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema informazioaren integrazio, kontsulta eta analisirako lanabesa da. Lanabes honek datuen berrerabilpena eta pertsona eta erakundeen arteko elkarlana ahalbidetzen du.

Sistema hiru motatako elementuekin dago egituratuta (NATURA objektuak). Horri laugarren bat (erakundeak) gehitu behar zaio, eta elementu horrengan oinarritzen da NATURA objektuen katalogazioa, sailkapena eta taldekatzea:

  • Espezieak: informazio bat esleitzen zaion edozein taxon (edozein maila taxonomikotakoa: generoa, espeziea, azpiespeziea, barietatea, etab.).
  • Habitatak: informazio bat esleitzen zaion Habitaten, Ekosistemen edo Landarediaren Sailkapen Sistema bateko edozein kategoria (mailakatze hierarkiko bateko edozein mailatakoa)
  • Lekuak: informazio bat esleitzen zaion edozein mugaketa geografiko. Leku babestuak edo naturaren ikuspegitik edonolako interesa duten lekuak izan daitezke.
  • Erakundeak: Natura objektuak esparru ezberdinetan (antolakuntzakoak, zuzenbidekoak, geografikoak, etab.) kokatzea ahalbidetzen duten sailkatze, taldekatze edo hierarkizazioak, zeintzuek informazio gehigarria ematen dioten objektuari. Adibidez, lekuen babeserako markoak (Natura 2000 sarea), Babestutako Eremu Naturalak…), habitatak sailkatzeko sistemak (Habitat Zuzentaraua, EUNIS…), espezieen babeserako lanabes eta kategoriak (espezie mehatxatuen Katalogoa, Zerrenda gorriak, …), eta abar.

Modulu osagarriak:

  • Erreferentziak: aurretik aipaturiko elementu bati edo gehiagori lotu dakiokeen eta dokumentu edo web orrietan bilduta dagoen informazioa.
  • Kartografia: GeoEuskadi bisorearen bitartez elementu bakoitzarekin erlazionaturik dagoen informazio geografikoaren bistaratzea.
  • Multimedia: objektu bakoitzarekin erlazionaturiko irudi, audio eta bideoak.
  • Adierazleak: egitura hierarkikoetan txertatuta dauden eta edozein NATURA objekturi lotu dakizkiokeen jarraipenerako eta ebaluaketarako adierazleak.
  • Zitak: taxon bat naturan berariaz agertzearekin erlazionaturik dauden datuak. Zitak erakunde bati dagozkion datu bilduma/multzotan taldekatzen dira. Gainera, "nork, zer, non, noiz eta nola" galderei erantzuten dieten metadatuei lotuta daude.
  • Kolaboratzaileak: Multimedia, Zitei eta Erreferentziei buruzko datuen ekarpena egiten duten pertsonak edo elkarteak.