Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Espezieen dibertsitatea

Euskadik duen kokapen biogeografiko estrategikoak, erreinu Eurosiberiarraren eta Mediterranearraren artekoa, kostaldetik Errioxarainoko klima gradientea, eta 1000 m baino handiagoko altitude aldeak, flora eta faunaren oparotasun itzela sortarazten du: 2.500 landare espezie baino gehiago eta ia 400 ornodun.

Halaber, euskal lurraldea hainbat hegaztiren migrazio-bidean dago eta, hori dela eta, erraza da especie migratzaile horiek pasatzen ikustea edo Urdaibai eta Txingudi bezalako guneak deskantsatzeko eta negua pasatzeko erabiltzea ingurune urtarreko especie migratzaile batzuek.

Florari dagokionez iparraldean banaketa eurosiberiarra duten landareak dira nagusi, hegoaldean, berriz, banaketa mediterranearra dutenak. Europako korologia Iberiar Penintsulatik hedatzen da eta Kantauriko Erlaitzean ondo azaltzen da. Europa erdialdeko landareez aparte, kostaldean, alde euritsu eta ez hain hotza den elementu berezia zabaltzen da, atlantikoa. Beste muturrean, Ebroren Ibarra Mediterraneo aldeko espezieentzako sarbidea eta finkatzeko bidea izan da. Ondorioz, Euskal Herrian itsaso horren bazterreko eskualdeetako landaredia aurkitu daiteke.

Dena den, bi erreinuen arteko muga ez da argia beti. Paradoja modura artadi kantabriarrak edo iratze makaronesikoak ditugu, antzinako klimen aztarnak, gaurkoa ez bezalakoak zirenekoak.

Endemismoei dagokienez, gutxi gora-behera egonkorrak diren generoetan aparte (Arenaria vitorianaArmeria euskadiensisGeranium endressiiSaxifraga hariotii, etab.) eboluzio-jarduera handiagoa dutenen artean sarriago gertatzen da (AlchemillaHieraciumRubusTaraxacum, etab.)

Azken aldaketako data: