Lehendakaritza

Bekak 2017, kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko

[Bekak 2017]

Deskribapena


Xedea

Gizataldeen eta Euskal Etxeen alorrean pertsonen espezializazioa eta prestakuntza bultzatu

Aurrekontuko zuzkidura

80.000

Prestazio ekonomikoa

3. artikulua.- Dotazioa.

1.- Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak 16.000 euroko dotazioa izango du; eta Euskadiren Argentinako Ordezkaritzan (Mercosur) eta Estatu Batuetako Ordezkaritzan burutu beharreko beka bakoitzak, 24.000 eurokoa.

2.- Zenbateko horrek dagokion atxikipen fiskala izango du.

Lau beka horiek osotara 80.000 euroko ordainsaria dute.

Ordainketa-modua:

4. artikulua.- Ordainketa.

1.- Beka zatika ordainduko da; honela, hain zuzen:

Lehenengo ordainketa beka onartu ondoren egingo da eta esleitutako diru-laguntzaren % 50ekoa izango da. Bekadunek hasierako txostenak aurkeztu beharko dituzte aurretik.

Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 40koa, bekaldia hasi eta sei hilabete igarotakoan egingo da, bekadunek zatikako txostenak aurkeztu ondoren.

Hirugarren ordainketa, geratzen den % 10ekoa, beka bukatzen denean egingo da, bekadunek amaiera txostenak aurkeztu ondoren. Bekadunaren aprobetxamenduaren aldeko txostena egin beharko du aurretik Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak.

2.- Ordezkoei ordainduko zaien diru-zenbatekoa uko egin duen bekadunak erabili ez duen bekaldiaren araberakoa izango da. Ordainketa egiteko, artikulu honen 1. paragrafoan aurreikusitako ordainketa zatikatuak eta ehunekoak erabiliko dira.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia > Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1049901

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk