Lehendakaritza

CRPMri buruzko informazio orokorrari gehitzeko informazioa

CRPM Europako 150 eskualdek osatutako elkartea da, 200 milioi pertsona biltzen ditu eta Europar Batasuneko 27 estatu kideak daude ordezkatuta. Eskualdeak 6 batzorde geografikotan antolatuta daude. Europar Batasunaren garapen orekatuagoa sustatzea du helburu, espazio bakoitzari balioa emango diona, ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioa indartzeko. http://www.crpm.org

Euskadi bertako kide da sortu zenetik. CRPMren batzorde geografikoak hauek dira:

• Atlantic Arc

• Balkan and Black Sea

• Islands

• Intermediterranean

• Baltic Sea

• North Sea

Batzorde geografikoez gain, CRPMk hainbat lantalde tematiko ditu gaur egun: migrazioa, Klima eta Energia, Kohesioa, Genero Berdintasuna, etab. Euskadi Task Force bi burua da: Genero Berdintasuneko eta Energia (azken hori, beste lurralde batzuekin batera). Batzorde geografikoen artean, Arku Atlantikoaren Batzordea nabarmentzen da. Arku Atlantikoko Batzordea Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziako batzorde geografikoetako bat da, eta haren ekintza, eskualde kideen igurikimenetarako berariazkoa bada ere, esparru orokorrago batean kokatzen da. 1989az geroztik lankidetzan ari diren 20 eskualde aitzindarik osatzen dute.

Faron (Algarve, Portugal) sortu zen. Sei estatutako eskualdeek osatzen dute (Irlanda, Erresuma Batua, Frantzia, Espainia, Portugal eta Kanada), Andaluziatik Kebekeraino. 60 milioi biztanle inguru ditu, Europako biztanleriaren %12. Arku Atlantikoaren Batzordea Euskadi izan da 2020ko urritik, Eusko Jaurlaritzan Urkullu lehendakariaren agintaldia amaitu arte izan da Euskadi buru; hau da, bi agintalditan jarraian izan da Batzordeko buru.Gaur egun, eta 2024ko urrian egingo den Batzordearen osoko bilkurara arte, non Presidentetza berria erabakiko den, Lisboako eskualdeak eta Vale do Tajok dute behin-behineko ordezkaritza. 

Honako helburu hauek ditu:

• Eskualdeen potentziala sustatzea eta erronka bateratuei aurre egitea.

• Lankidetza-eremu dinamikoa finkatzea.

• Interes atlantikoen alde lan egitea.

2015eko martxoaren 17an eta 18an Arku Atlantikoaren Batzar Nagusia Bilbon egin zen.

2022ko maiatzaren 24an eta 25ean, Arku Atlantikoko Batzordearen Batzar Nagusi berria Donostian egin zen. Azken Batzar Orokorra Sinesen (Portugal) egin zen, 2024ko apirilaren 9an eta 10ean.

Arku Atlantikoko Batzordearen barruan, gaur egun, gaikako lantalde hauek daude:

a) Irisgarritasun eta erakargarritasun eremua:

• Garraioak

• Turismo eta kultura atlantikoa

• Berrikuntza

b) Itsas Gaiak:

• Arrantza eta akuikultura

• Itsas energia berriztagarriak

• Ozeanoen kutsadura

c) Lankidetza Atlantikoan:

• Makroeskualde Atlantiko baterantz

• Estrategia atlantikoa

• Brexita

• EBko kide ez diren eskualdeekiko lankidetza

Euskadik Energia eta Garraio taldeak koordinatzen eta gidatzen ditu, baita Makroeskualde Atlantikoko Task Force ere.

Azken aldaketako data: