Aplikazioak balioztatu
Sarrera
Interneteko aplikazio guztiek (hots, interneten argitaratukoak eta herritarrei zuzendutakoak direnak) zein intranet/extranetekoek (barne-kudeaketarako aplikazioak direnak eta herritarrei zuzenduta ez daudenak) betekizun jakin batzuk bete behar dituzte uztiapen ingurunera pasatu baino lehen (hau da, argitaratu baino lehen). Atal honetan ez dugu jorratuko EJIEk ezartzen dituen garapen gidak edo betekizunak, baizik eta aplikazioak bete behar dituen irizpideak, herritarrek kalitatezko zerbitzua jaso dezaten.
Baliozkotze betekizun horren aplikazio-eremua hauxe da: 108/2004 Dekretuak ezartzen duen presentzia-ereduaren barruan dauden atarien aplikazioak. Betekizun horiek DERRIGORREZKOAK dira, beraz, aplikazioaren garapena hasi baino lehen, gomendatzen dugu Web Zerbitzuarekin harremanetan jartzea. Horrela, errazagoa izango da aurkitzea balizko arazoak eta hartu beharreko konponbideak aipatutako baldintzak bete ahal izateko.
Nola lortu aplikazioen baliozkotzea
Uztiapen ingurunera pasatu baino lehen, Web Zerbitzuak balioztatu behar du aplikazioa. Horretarako, zure atariaren Web Kudeatzaileari eskatu beharko diozu baliozkotze hori egitea. Horretarako, aplikazioaren url-a, aplikazioa probatzeko erabiltzaile-baimenak eta aplikazioaren funtzionalitateen eta helburueen deskribapena pasatu behar zaio. Eskaera hori posta elektronikoaren bidez egingo da.
Behin aztertuta, Web Kudeatzaileak bere oneritzia emango du aplikazioari edo, bestela, txosten bat idatziko du non azalduko diren zuzendu beharreko puntuak, iradokizunak etab. Aplikazioak Web Kudeatzailearen oneritzia jasotzen duenean uztiapen ingurena pasatzeko baimena izango du.
Internet aplikazioek bete beharreko baldintzak
Estilo-liburua
Aplikazioaren orrien egiturak eta diseinuak bete behar dute Internet Aplikazioen Estilo-liburua
Estandarrak betetzea
- Aplikazioaren web dokumentu guztiak baliozkotu behar dira W3Cren XHTML Baliozkotze Zerbitzuaren bidez
- Aplikazioaren estilo-orri guztiak baliozkotu behar dira W3Cren CSS Baliozkotze Zerbitzuaren bidez
- Feed guztiak baliozkotu behar dira W3Cren RSS Baliozkotze Zerbitzuaren bidez
Erabilerraztasuna
Aplikazioaren web dokumentu guztiak erabilerrazak izan behar dira AA mailan (WCAG 2.0)
Integrazioa Euskadi.eus-eko egituran
Aplikazioaren web dokumentu guztaiak Euskadi.eus-eko egituran integratuta egon behar dira:
- Integrazioa Atari Kudeatzailean (Ikusi EJIEren Aplikazioen Garapen Gida)
- Estilo-orrien txertatzeko modu egokiak: Ikusi
EJIEren Aplikazioen Garapen Gida ("Punto 3 - Hojas de Estilo y Scripts para Páginas de Portal, Contenidos y Aplicaciones" delakoa) - Euskadi.eus-eko bilatzailean alta ematea: aplikazioaren arduradunak "Online Zerbitzua" motako edukia sortu behar du Eduki Kudeatzailean. Bertan, aplikazioaren deskribapena eta bere hasiera-orriaren erreferentzia azalduko dira.
Intranet aplikazioek bete beharreko baldintzak
Estilo-liburua
Aplikazioaren orrien egiturak eta diseinuak bete behar dute Intranet Aplikazioen Estilo-liburua
Estandarrak betetzea
- Aplikazioaren web dokumentu guztiak baliozkotu behar dira W3Cren XHTML Baliozkotze Zerbitzuaren bidez
- Aplikazioaren estilo-orri guztiak baliozkotu behar dira W3Cren CSS Baliozkotze Zerbitzuaren bidez
- Feed guztiak baliozkotu behar dira W3Cren RSS Baliozkotze Zerbitzuaren bidez
Erabilerraztasuna
Aplikazioaren web dokumentu guztiak erabilerrazak izan behar dira AA mailan (WCAG 2.0)