Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Eusko Jaurlaritzaren eta bere erakundeen Intranetak kudeatzeko eredua

Sarrera

Intraneten helburua erakundearen eta bere langileen arteko komunikazio-kanal bat sortzea da, informazioa eta zerbitzuak zabalduz talde-lana eta ezagupenak hobeto antolatu eta kudeatzeko.

Web Zerbitzuak lan egin du Eusko Jaurlaritzaren eta bere Sail eta erakundeen Intranetak berritzeko eta eguneratzeko, Jaurlaritzak Interneten duen presentzia-eredura egokitzeko helburuarekin. Egokitzapen hori 2016ean hasi zen, “Jakina” migratu zenean O53 tresnatik Interneteko tresna amankomunetara (eduki kudeatzailea, atari kudeatzailea eta katalogazio kudeatzailera). Gure helburua beste intranet guztiak eredu horretara migratzea da, hainbat onura ekarriko baitu:

  • 1112/2018 errege-dekretuak ezartzen dituen erabilerraztasun eskakizunak betetzea
  • Interneteko estandar berriak erabiltzea (HTML5, CSS3, RSS) eta gailu zein nabigatzaile desberdinetara egokitzea
  • Intraneten diseinua eta informazioaren egitura eguneratzea
  • Edukiak hainbat intraneten arteanelkarbanatzekoaukera ematea
  • Interneteko tresna amankomunen inguruan dagoen ezagupenak erabiltzea
  • Web Zerbitzuaren eta EJIEren laguntza tekniko eta funtzionalaz baliatzea

Aplikazio eremua eta eskakizun orokorrak

  • Gaur egun O53 tresnaren bidez kudeatzen diren Intranet guztiak (Ekonomiaren Garapena, Hezkuntza, Kultura, IVAP, Emakunde, etab.) Euskadi.eus-eko tresna amankomunetara migratu beharko dira 2020ko apirila baino lehen.
  • Beste edozein Intranet sortzen bada, Euskadi.eus-eko tresna amankomunekin garatu beharko da.
  • Eredu honek Intranet bakarra aurreikusten dut saila edo erakunde bakoitzeko. Horien barruko beste unitate batek (zuzendaritzak, zerbitzuak, eta abar) Intraneta sortzeko eskaera egiten badu, Web Zerbitzuak aztertuko du eskaera horren bideragarritasuna eta balizko alternatiba guztiak.
  • 1112/2018 errege-dekretuak ezartzen duen moduan, Intranet guztiek bete beharko dituzte EN 301 549 (WCAG 2.1)
  • Intranet guztiek HTML5 eta CSS3 teknologiak erabiliko dituzte, eta gailu mugikorretara egokituta egon beharko dute. Interneteko beste edozein atari bezala, Intranetak gutxienez euskaraz zein gaztelaniaz egongo dira eskuragarri, eta euskarari emango zaio lehentasuna.
  • Intranet guztiek erabiliko dituzte Web Zerbitzuak sortutako eta ezarritako txantiloi, diseinu eta baliabideak.

Intranetak sortzeko edo migratzeko jarraibideak

Intraneta O53 tresnatik migratzeko Web Zerbitzua harremanetan jarriko da Intranet horren arduradunekin proiektuari hasiera emateko. Intranet berria sortzeko, Saila edo erakundearen arduradunak harremanetan jarri beharko dira Web Zerbitzuarekin ekimenaren berri emateko, eta Web Zerbitzuak erabakiko proiektuaren egokitasuna.

Hasierako bileretan denbora-epeak eta proiektuan parte hartuko dutenen rolak ezarriko dira. Beste akordiorik ez badago, rolak hauexek izango dira:

  • Intranet berria sortzeko eskaera egitea: Sailak edo erakundeak egingo du, formulategi estandarrak erabiliz (Euskadi.eus-eko beste edozein atariekin bezala)
  • Informazioaren egitura eta Intranetaren diseinua eta maketazio-eredua aukeratzea: Sailaren/erakundearen eta Web Zerbitzuaren artean erabakiko da. Nolanahi ere, azken hitza Sailak/erakundeak izango du.
  • Intranetaren orrialdeak sortzea eta maketatzea: Web Zerbitzuak egingo du, aurretik ezarri diren txantiloi eta baliabideak erabiliz.
  • Intranetaren edukiak eta aplikazioak sortzea (edo migratzea): Sailak egingo du, Web Zerbitzuaren aholkularitzarekin.
  • Intranet argitaratzea: Web Zerbitzuaren esku. O53tik migrazioa bada, Web Zerbitzuak gaituko ditu behar direnbirbidalketak.
  • Web Analitika:Euskadi.eus-enbezala GoogleAnalyticstresna erabiliko da. Web Zerbitzuak sortuko duAnalyticskontua eta Intranetean gaituko du, eta baimenak emango dizkio Sailak aukeratzen dituen lankideei atariaren web analitikaren jarraipena egin dezaten.
  • Intranetaren kudeaketa eta eguneratzea: Sailak edo erakundeak egingo du, Web Zerbitzuaren aholkuak jarraituz eta EJIEren laguntza teknikoarekin.

Intranetaren diseinua

Intranet guztiek beteko dituzte Web Zerbitzuak ezarritako estandarrak. Sailak edo erakundeak aukeratuko du bere Intraneta identifikatzeko kolore nagusi bat, eta kolore hori aplikatuko zaio orrialdeei, logotipoari, estekei eta Intraneteko beste elementuei.

Eusko Jaurlaritzaren intraneten diseinuaren eredua

  1. Intranet guztien goiburu amankomuna. Honen barruan egongo dira hizkuntza-aldaketa, kontaktua (dagokion postontziari zuzendutako esteka) eta bilatzailea (Intranet horren edukien artean bilatuko duena, katalogazioa erabiliz). Jakinaren logotipoak irekiko du Intranet guztietan agertuko den menu orokor bat.
  2. Intranet horren goiburua: Intranetaren logotipoa eta menu nagusia erakutsiko dira (menuak 3 maila izango ditu askoz jota)
  3. Gune nagusia: Sailak edo erakundeak bi eredu hauen artean erabaki beharko du:
    1. Zutabe bakarrean (Adibidea:http://www.contenidos.servicios.jakinaplus.ejgvdns/ab83-demo/eu)
    2. Bi zutabetan (Adibidea:http://www.contenidos.servicios.jakinaplus.ejgvdns/ab83-demo2/eu)
  4. Edozein kasuan, Sailak edo erakundeak hautatuko ditu erabili beharreko moduluak edo gune bisualak, Web Zerbitzuak eskaintzen duen moduluen katalogoaren artean.
  5. Orriaren oina: Berdina izango da Intranet guztietan

Azken aldaketako data: