Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

108/2004 Dekretua eta Antolaketa Eskuliburua

108/2004 Dekretua: Interneten presentzia-eredua

108/2004 Dekretuak, ekainaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzen du. Dekretu horrek oso-osoan eragingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, erakunde autonomoei eta zuzenbide pribatuko Osakidetza erakunde publikoari. Zuzenbide pribatuko gainerako erakunde publikoei eta sozietate publikoei, ordea, arauz ezarritako moduan eragingo die.

Dekretuak eredu bat zehazten du, Atari Sarea kontzeptua oinarri legetxe hartuta, zeina, Administrazio Publikoen eremuan behintzat, berritzailea baita. Hainbat atarik osatzen dute sarea. Horietariko bakoitza beren- beregiko parametro bereizgarrien arabera zehaztuko da; nahiz eta elementu komunak izan, guzti horiek sistema berean integratzea bermatzen dutenak. Edukiak eta zerbitzuak hainbat eratan antolatzeko modu bat da; azken helburuak: herritarrei aukerak ematea horietaz baliatzeko, eta, aldi berean, sail eta erakunde autonomo bakoitzaren ikurrak Interneten ikus daitezela bermatzea.

Dekretuan, halaber, jasotzen dira presentzia-eredu horren tresna komunak, oinarriak, domeinuen politika eta ereduaren antolaketa-egitura.