Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Web Zerbitzuaren eginkizunak eta egitura

Eginkizunak

Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzan dagoen Web Zerbitzuari dagokio EAEko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia eredua zuzentzea, antolatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, aintzat hartuz, halaber, beste organo batzuei esleitzen zaizkien eginkizunak.

Batik bat, honako hauek dagozkio:

  • Helburu jakineko eta alorkako atariak zehaztea. 
  • euskadi.net atariaren eta hartzailearen arabera definitutako helburu jakineko atarien kudeaketa eta mantentzea.
  • Zerbitzu Horizontalak deklaratzea.
  • Estilo Liburua eta Antolaketa- eta Funtzionamendu-Arautegia gertatzea.
  • Edukiak eta zerbitzuak atarietan antolatzeko Katalogazio Ildo Nagusiak definitzea.
  • Erabilera Komuneko Tresnek eta Aplikazioek dituzten funtzionalitateak definitzea.
  • Dekretu honetan xedatutakoa betetzen den -edo ez- gainbegiratu eta zaintzea. Sarea osatzen duten atarien auditoriak burutuko dira, eta emaitzen berri dagokion Sailari emango zaio. Hobetzeko neurriak proposatuko dira, behar izanez gero.
  • Atarien Sareari atxikitako zerbitzuen kalitatea ebaluatzea. Helburu horretarako, jarduteko instrukzio orokorrak eman ditzake eta unean-unean egokienak jotzen dituen neurriak proposatu ahal izango ditu eskainitako zerbitzuak hobetzeko.
  • Zerbitzu berriak sustatzea Interneten bidez.

Sailetako Atarietarako Euskarria

Helburuak

  • Eusko Jaurlaritzaren presentzia globala eta sail bakoitzak interneten duena optimizatzea.
  • Eusko Jaurlaritzaren presentzia-eredua sail bakoitzean garatzea.
  • Sailen arteko lankidetza sustatzea edukiak (partekatutako edukiak, eduki osagarriak, interes komuneko edukiak kudeatzeko eginahalen koordinaketa, eta abar.)  
  • Sailek elkarri irizpideak, ezagupenak eta praktika onak ezagutaraztea.  
  • Laguntza ematea interneteko presentziatik epe laburrean Administrazioa bera ere epe luzean eraldatu arte Administrazio Digitala gara dadin.

Printzipioak

  • Saila da bere atarien eta edukien arduraduna. 
  • Web Zerbitzuak Sailarekin lankidetzan dihardu interneten komunikatzeko bere estrategiak garatzeko, eta hori guztia Eredu komunaren baitan.   
  • Sailaren eskutik Web Zerbitzua dinamizatzen du bere organoek nahiz administrazio atalek internet bidea  eraginkortasunez erabil dezaten  
  • Web zerbitzuak subsidiarioki jardungo du eta atarien eta edukien kudeaketako eginkizunak zuzenean beteko ditu baldin eta Sailak hartarako beharrezko baliabiderik ez badauka eta betiere lankidetza zintzo gisa (eta ahaleginak egingo dira Sailaren baliabideen gaitasuna bilatzeko mendekotasunean ezta zabarkerian ere erori gabe).

Konpromisoak

Web Zerbitzuak sail bakoitzaren esku solaskide bakar bat ipiniko du. Haren eginkizunak honako hauek izango dira:

  • Aholkularitza eta lankidetza saileko weba  eta, hala badagokio, sailak kudeaturiko alorkako webak diseinatzeko eta egituratzeko.
  • Aholkularitza Sailaren lan-alorrei buruzko antolaketarako. 
  • Aholkularitza eta lankidetza bere edukiak sortu baita kudeatzeko ere.   
  • Lankidetza atarien kudeaketan subsidiariotasun printzipioari jarraituz. 
  • Edukien kudeaketaren  dinamizazioa (identifikazioa, laguntza, tutoretza eta abar.)  (arrantzan irakasteko filosofia arrainak ematearen aldekoaren ordez) 
  • Sailaren eskaerak bideratzea honako gai hauei buruz
  • Kudeaketa tresnak hobetzea
    • Saileko etiketen poltsak sortzea 
    • Etiketak ardatz orokorretan sortu/ aldatzeko proposamenak 
    • Ikus-alorrak sortu eta aldatzea 
    • Eduki-plantilak sortu eta aldatzea
  • Lankidetza Sailetako estilo gidak garatzeko  
  • Analisiak web sartzeko eta  postontzian (ebaluaketa)  

Harremanetarako

Edukien kudeatzaileari buruz ageri litekeen edozein zalantza (nola erabili, eta abar) argitzeko honako hauekin ipini behar da harremanetan:

Jose Antonio Beltran de Salazar Alvarez (Berrikuntza Publikoaren laguntza unitateko arduraduna) Telf. 62020

Herritarrak Hartzeko eta Digitaletako Zuzendaritzaren organigrama (PDF, 242 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Atari bakoitzari egokitutako Web Kudeatzaileak (leiho berri batean irekitzen da)