Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Garapenerako gidalerroak

Xehetasunak

Estandar horren edukia honako aurkibide honen arabera egituratzen da. Aurkibidearen atalak geroago azalduko dira:

Garapeneko estandarrak

  • Irismena
  • Egitura
    • Antolakuntza-prozesuak
    • Prozesu operatiboak
    • Prozesuen fluxua
    • Arkitektura
      • Ostatu-eremuak
      • Araudiak eta dokumentazioa
      • Garapenerako tresnak
      • Sistema horizontalak
      • Betebeharreko ereduak

    Software-sistemen kalitate-estandarrak

    • Xedea
    • Aplikatutako estandarrak
    • Produktuaren kalitatearen eta proben bulego teknikoa
    • Kalitatea zuirtatzeko eredua

    ARINbide garapen-metodologia

    • ARINbide-Prediktiboa
      • Software-ingeniaritza (ISW)
      • Proiektuen Kudeakera (PK)
      • Proiektuen Arriskuaren Kudeaketa (PAK)
      • Konfigurazioaren Kudeaketa (KoK)
      • Informazio-Sistemen Mantentze-lana (ISM)
      • ARINbide-Moldagarria
        • Proiektuen kudeaketa eta softwarearen ingeniaritza

        Probamet proben metodologia

        UDA - Aplikazioak garatzeko utilitateak

        • Sarrera
        • Arkitektura Teknologikoa
        • Interakzio-ereduak
        • Garapen-kita

         

        Garapeneko estandarrak

        Irismena

        Teknologia aldetik aztertuta, komeni da software garapenarekin lotuta dauden jarduera eta ataza guztiak estandarizatuak izatea eta elkarrekin lotuta egotea. Horrela erraztu eta arinduko da prozesu hori, alde batetik, eta sistemak sortzeko prozedura bera, bestetik. Garapeneko estandarren dokumentazioa honako lotura honetan kontsultatu ahal da: Eranskinak: Baldintza teknikoen agiriak. Bertan agertzen da, software-sistemen garapen-estandarren eranskin gisa.

        Estandarizazio arloak honako helburu hauek ditu:

        • Bete beharreko ezaugarri minimoak eta aholku teknikoak ezartzea, zeinek software garapenerako prozesua estandarizatuko duten, betiere, aplikazioaren metodologian ezarritako faseetan.
        • Lan-jarraibide estandarizatuak zehaztea eta, aldi berean, prozesuarekin koherenteak izatea.
        • Software garapenerako terminologia eta oinarrizko hiztegia ematea.
        • Garapenaren kontratazio era bakoitzean zeintzuk diren kudeatu behar diren iguripenak identifikatzea. Giza-baliabideak edota materialak, barnekoak zein kanpokoak, esaterako, «produktua» erostea eta abar. Bereziki, eskatu eta ikuskatu behar diren entregagaiak aztertuko dira, (kodea, exekutagarriak, dokumentazioa eta abar).
        • Software-garapenaren prozesuaren bizi-zikloarekin lotuta dauden kudeaketarako tresnak estandarizatzea.
        • Ezarri nahi diren produktuen kalitate-kudeaketa beharrezkoa dela azpimarratu nahi da. Horren helburua da produkzio-eremuaren zerbitzuan sortzen diren akatsak gutxitzea.
        • Posibleak diren software- eta hardware-arkitekturen aukerak mugatzea; eta EJ-EJIEren onartze-ereduei egokitzea

        Estandarrak software garapeneko proiektuan erabiltzeko diseinatutako prozesu, jarduera eta ataza batzuk biltzen ditu, kasu guztietan bat datozenak metodologia normalizatuarekin, bai eta identifikatutako rolak eta prozesu, jarduera eta ataza horietako bakoitzean esku hartuko dutenak ere.

        Jakina denez, estandarra prozesu, jarduera eta zereginetan banatzen da, beraz, berari dagokion oniritzi-maila zehazten da:

        Adierazlea Azalpena
        Egin beharko da Ikurrak adierazten du derrigor betebeharreko eskakizuna
        Egin behar litzateke Ikurrak adierazten du gomendagarria dela aipatzen den eskakizuna betetzea
        Egin daiteke Ikurrak adierazten du eskakizuna betetzeko modu bat
        Baldin eta…orduan
        [/beharko du / /beharko luke / /ahal du]
        Ikurrak adierazten du betebeharreko maila ontzat emateko baldintza batzuk bete behar direla

        Era berean, azpimarratzen dira zorroztasunez landu eta bete beharreko alderdiak.

        Egitura

        Software-sistemen garapenerako estandarren gidak ondorengo atalak ditu:

        Antolakuntza-prozesuak

        Atal honek kudeaketa eta prestaketarekin lotuta dauden prozesuak kontuan hartzen ditu. Azken horiek beharrezkoak izango dira software-sistema garatzeko.

        Prozesua Azalpena
        Prestaketa eta hornidura Ondoren aipatzen diren atalak zehaztu: garapenaren irismena, exekutatzeko beharrezkoak diren azpiegitura teknikoak eta prozesuaren kudeaketa akordioak, honako jarduketa hauek barnean hartuta: Eskuraketa, Ekipamendua eta Azpiegitura teknikoa.
        Proiektuaren administrazioa Atal honek proiektua behar bezala administratzeko beharrezkoak diren jarduerak eta zereginak aipatzen ditu, proiektua kudeatzeari eta aldaketa kudeatzeari dagokionez

        Prozesu operatiboak

        Atal honek ezartzen ditu software-sistemaren eraikuntzarekiko bete beharreko prozesuak.

        Hasieran garapen-metodologia hautatu beharko da.

        Prozesua Azalpena
        Garapen-metodologia hautatzea Aplikatu beharreko ARINbide metodologiak hasierako fasean agintzen dituen jarduerak eta atazak barnean hartzen ditu, zein metodologiari jarraitu behar zaion bereizita.

        ARINbide-Prediktiboa hautatu bada, prozesu hauei jarraitu beharko zaie:

        Prozesua Azalpena
        Azterketa Barnean hartzen ditu aplikatu beharreko ARINbide-Prediktiboa metodologiak informazio-sistemaren azterketa (ISA) fasean agintzen dituen jarduerak eta atazak, Probametek probak planifikatzeko fasean definitzen dituenak (PPB1) eta, zati batean, probak aztertzeko eta diseinatzeko fasean definitzen dituenak (APB).
        Diseinatzea Barnean hartzen ditu aplikatu beharreko ARINbide metodologiak informazio-sistemaren diseinu fasean agintzen dituen jarduera eta atazak (ISD) eta, zati batean, Probametek probak aztertzeko eta taxutzeko fasean definitzen dituenak (APB).
        Ezarpena Barnean hartzen ditu aplikatu beharreko ARINbide metodologiak informazio-sistemaren eraikuntza fasean agintzen dituen jarduera eta atazak (ISE) eta, zati batean, Probametek proben egikaritze fasean definitzen dituenak (EPB). Fase horri dagozkion jardunbide onenak aipatuko dira, haien helburuak honako hauek izango direla: alde batetik, prozesua bera hobeto egikaritzea, eta, bestetik, software-sistemaren emate-zeregina optimizatzea
        Sistemaren ezarpena eta onarpena Barnean hartzen ditu aplikatu beharreko ARINbide-prediktiboa metodologiak sistemaren ezarpen eta onarpen fasean agintzen dituen jarduera eta atazak (ISEz) eta, zati batean, Probametek proben egikaritze fasean definitzen dituenak (EPB).
        Kalitatea ziurtatzea Prozesu honek bermatuko du lortutako produktuek eta baita proiektuaren bizi-zikloaren prozesuek ere betetzen dituztela ezarritako errekerimenduak eta planak, SQA Eredua aplikatuz

        Horietako bakoitzerako, gainera, zein jarduera eta atazatan deskonposatzen diren eta jarduera eta ataza bakoitzean erabilerako tresnak adierazten dira.

        ARINbide-moldagarria hautatu bada prozesu hauek bete beharko dira :

        Prozesua Azalpena
        Prestaketa edo 0 Sprinta

        Aplikatu beharreko ARINbide-moldagarria metodologiak ezarritako jarduerak eta atazak barnean hartzen ditu (prestaketa-fasean izandakoak, hain zuzen); hona hemen jarduera eta ataza horiek:

        Produktuaren ikuspegia definitu

        Ingurune teknologikoa eta estandarrak ezarri

        Parte-hartzaileak identifikatu

        Lan-prozedurak definitu

        Logistika prestatu

        Produktuaren Pila (Product Backlog) sortu

        Entregen plana (Release Plan) prestatu

        Sprinta

        Aplikatu beharreko ARINbide-moldagarria metodologiak ezarritako jarduerak eta atazak barnean hartzen ditu (Sprint fasean -Iterazioa- izandakoak, hain zuzen); hona hemen jarduera eta ataza horiek:

        Findu (Refinement)

        Sprinta planifikatzeko bilera (Sprint Planning)

        Sprinta xehetasunez planifikatzeko bilera

        Garapena

        Eguneroko bilera (Daily Scrum)

        Sprinta berrikusteko bilera (Sprint Review Meeting)

        Sprintaren atzera begirakoa egiteko bilera (Sprint Retrospective Meeting)

        Prozesuen fluxua

        Software-sistemen garapenerako estandarren gidak ezartzen du, era berean, prozesuen egikaritze-fluxua. Software-sistema bat garatzeko prozesuak errespetatu beharko du fluxu hori, beharrezkoak diren jarduera eta atazak nahiz parte hartzen duten rolak zehaztuta.

        Prozesuak egikaritzeko fluxuak ARINbide-prediktiboa edo geroago azalduko den ARINbide-moldagarria garapen-metodologiari jarraitu beharko dio.

        ARINbide-prediktiboa:

        ARINbide-moldagarria:

        Eta inplementazio-prozesuari buruz:

        Betebeharreko ereduak

        Software-sistemen garapenerako Estandarren-Gida software-sistemak eraikitzeko ostatatu-esparruan ondo kokatzeko, honako erreferentziako oinarrizko eskakizun hauek kontuan hartu beharko dira:

        Arkitektura

        Aurretiaz zehaztutako segurtasun-eredu korporatiboak software-sistemen arkitektura fisikoan eragina dauka. Hori dela eta, arkitektura logikoa hiru mailatan –edo gehiagotan- antolatzen da. Zati edo maila bakoitzak bere ezaugarri bereziak izango ditu: alde batetik, bezero edota erabiltzailearentzako zerbitzuak –aurkezpena-; bestetik, negozioaren logikaren zerbitzuak –aplikazioaren logika nagusia-; eta, azkenik, datuen zerbitzuak.

        Gainera integrazio-geruza bat dago, funtzioak eta datuak konpartitzeko eta sistema batzuen eta besteen (saileko sistemak nahiz sistema horizontalak) arteko zerbitzuak antolatzeko eredua eskura jartzen duena.

        Horrez gain, beste esparru operatibo batzuk identifikatzen dira:

        Ingurunea Azalpena
        Garapena Eremu honetan PC lokalean garatu eta esperimentatu denaren lehen integrazioa eta proba egingo da. Bertan, aplikazioa sustatuko duen azken arkitektura eta teknologia-ingurunea simulatuko da
        Probak Bertan egingo dira kalitatea ziurtatzeko ataza nagusiak, eta aplikazioa instalatzeko saiakerak nahiz erabiltzailearen onarpenerako probak egingo dira
        Ekoizpena Eremu honetan aplikazioa azken erabiltzaileak eta benetako datuak erabiliz exekutatuko da

        Eremu batetik bestera pasatzeko eman beharreko urratsek (traspasoa) jadanik araututako metodologia errespetatuko dute.

        Ostatatu-eremuak

        Software-sistema bakoitzak bere negozio-ezaugarriak eta, ondorioz, erabiltzaile-motak zeintzuk diren ezagututa, ondoren aipatzen diren ostatatu-eremu bat erabiliko du:

        Testuingurua Azalpena
        Internet Eremu horrek arautzen du Internet saretik sarbideak behar dituzten aplikazioak. Eremu horrek eduki estatiko eta estilo-argitalpenei dagozkien arau bereziak izango ditu
        Intranet Eusko Jaurlaritzaren Sare Korporatibotik erabiltzaile-sarbideak soilik behar dituzten aplikazioentzat
        Estranet Eremu horretan aplikazioen negozio osoa edo zati bat erabiltzaile talde mugatu bati (oro har, beste administrazio edo bestelako erakundera atxikitakoak) aurkeztu behar dizkioten aplikazioak hartuko dira, eta hori gauzatzeko Eusko Jaurlaritzaren intranet-a ez den beste sare bat erabiliko da. Gaur egun, bi motatako estranetak daude: «jakinaplus»ena eta «JASO»rena

        Araudiak eta dokumentazioa

        Software-sistemen gobernagarritasuna bermatzeko eta, horren ondorioz, zerbitzari korporatiboetan instalazio eta ostatatu prozesuak, horiei dagozkien araudiak eta dokumentazio gehigarria eskuragarri dago. Horiek teknologiari zein produktuei lotuta daude, eta baita azpiegiturako oinarrizko sistemei ere:

        • JAVA: «Weblogic» aplikazioak ostatatzeko araudiak, garapenerako gidak, estandarrak, liburutegiak eta produktuak
        • .NET: Ostatatzeko, garapenerako eta ezarpenerako .NET arauak
        • ORACLE: Oracle-ren erabilera arauak eta estandarrak
        • PLATEA—Interneteko presentzia: Araudiak, garapenerako gidak eta Interneteko presentzia-ereduaren azpiegituraren erabilerarako dokumentazio teknikoa
        • PLATEA—Tramitazioa: Tramitazio-azpiegituraren erabilera gidak
        • Beste sistema korporatibo batzuk: Aplikazio horizontalen eta normalean erabiltzen diren sistemen garapenerako araudiak eta prozeduraren gidak: Dokusi, Ordainketa Pasabidea, K31/O75, XLNets, SMS Korporatiboa, GIS, Nora

        Garapenerako tresnak

        Software-sistemen garapeneko bizi-ziklo osoari euskarria emateko homologatutako tresnen multzoa zerrendatzen da. Gainera, tresna horiek software-sistemen garapen-estandarren gidan bertan aipatzen dira eta nahitaez erabili beharreko gisa markatzen dira.

        Sistema horizontalak

        Oinarrizko azpiegitura-sistemak zerrendatzen dira, zeinen gainean sortu behar diren taxutu beharreko aplikazio berriak: XLNetS, PLATEA, Aplikazioak garatzeko utilitateak (UDA), M Kontrola, K31/O75, Ordainketa pasabidea, Nora, AKS (Artxiboak Kudeatzeko Sistema), Dokusi.

        Software-sistemen kalitate-estandarrak

        Helburua

        Estandarizazio-arlo horren asmoa da produktuaren kalitatea ziurtatzea. Horretarako, EJ-EJIEren eremuan ezarri beharreko software-produktuen kalitatea ziurtatzeko oinarrizko eredua ezartzen da.

        Software-sistemen kalitatea ziurtatzeko eredua edo SQA Eredua, garapen eta proben bizi-ziklo osoan kalitatea ziurtatzearekin zerikusia duten jarduera guztiak barnean hartzen dituen erreferentzia-esparrua da.

        Aplikatutako estandarrak

        Definitutako SQA Eredua, eskuarki onartutako estandar batzuetan oinarritzen da (ISO eta IEEE), eta estandar horiek hartzen ditu erreferentzia gisa:

        • UNE-EN ISO 9001:2000 (Kalitatea Kudeatzeko Sistema) arauari egokitzen zaio, proposatzen duen ikuspegiari dagokionez; hona hemen ikuspegi horren oinarriak: elkarri lotutako prozesuak eta bezeroaren eskakizunak, sistema benetan aplikatuz bezeroaren gogobetetzea lortzeko.
        • Erreferentzia gisa hartzen du ISO/IEC 9126:1991 estandarra (Softwarearen Ingeniaritza – Produktuaren Kalitatea), zeinek barnean hartzen baitu software-produktu baten kalitatea ebaluatzeko aukera ematen duen kalitate- eta neurketa-eredua, bai eta SQuaRE ISO/IEC 25000 serieak ere. SQuaRE (Software Product Quality Requirements and Evaluation) eredua ISO/IEC 9126-1:2001 arauaren berrikuspena da.
        • IEEE Std.730 – 2002: IEEE Standard for Software Quality Assurance Plans. Softwarearen kalitatea ziurtatzeko plan batek bildu behar duen informazioa definitzen du, bai eta zerikusia duten beste prozesu batzuekiko erlazioa ere (gorabeheren kudeaketa, konfigurazioaren kudeaketa).
        • IEEE Std.829 – 1998: IEEE Standard for Software Test Documentation. Proben proiektuko fase bakoitzean sortzen den dokumentazioa definitzen du.
        • IEEE Std.830 – 1998: IEEE Recommended Practice for Software Requirements Specifications. Eskakizunen zehaztapena prestatzeko jardunbide onen gida eskura jartzen du.
        • IEEE Std.1012 – 2004: IEEE Standard for Software Verification and Validation. Softwarea egiaztatzeko eta balidatzeko prozesuak (V&V) definitzen ditu, bai eta prozesu horien antolaketa ere.
        • IEEE Std.1061 – 1998: IEEE Standard for a Software Quality Metrics Methodology. Softwarearen kalitatearen metrika ezartzeko, inplementatzeko, aztertzeko eta balidatzeko lana definitzen du.

        SQA eredua CMMI («Capability Maturity Model Integration») Ereduaren jardunbide onetan ere oinarritzen da. Ereduaren aldagaietako bat CMMI-ACQ «CMMI for Adquisition» da. Aldagai horren xedea softwarearen garapenari dagokionez azpikontratazioen ehuneko handia daukaten erakundeentzat eskuraketak kudeatzea da. CMMI-ACQ eredua hainbat Prozesu Eremutan egituratzen da. Eremu horiek Proiektuen Kudeaketari, Prozesuen Kudeaketari, Eskuraketaren Kudeaketari eta euskarriko beste prozesu batzuei buruzkoak dira. 5 heldutasun-mailatan egituratutako eredua da. Maila horietako bakoitzean jardunbide onen multzo bat biltzen da, prozesu-eremutan taldekatuta.

        SQA eredua eta PROBAMET proben metodologia definitzeko kontuan hartu dira CMMI-ACQ ereduaren jarraibide jakin batzuk, bereziki 2. eta 3. heldutasun mailetako Prozesu-eremuak; hona hemen:

        1. OPF antolakuntza-prozesuaren ikuspegia (3. maila)
        2. OPD antolakuntza-prozesuaren definizioa (3. maila)
        3. ATM eskuraketaren kudeaketa teknikoa (3. maila)
        4. AVAL eskuraketaren balidazioa (3. maila)
        5. AVER eskuraketaren balidazioa (3. maila)
        6. MA neurketa eta azterketa (2. maila)
        7. PPQA kalitate-ziurtapena (2. maila)
        8. CM konfigurazioaren kudeaketa (2. maila )

        Produktuaren kalitatearen eta proben bulego teknikoa

        IEEE 1012 estandarraren arabera, gomendatzen da softwarearen kalitatea adituen talde independente batek kontrolatzea, eta ez garapen-taldeak. Hala, garapenaren bizi-zikloak irauten duen bitartean, garapen-taldearekin batera egin beharko du lan, baina kudeaketa bere kabuz eginez, horrela bermatuko baitu bere independentzia.

        Kontratistak zenbait faktore hartu beharko ditu kontuan, alegia: kontratazio-bolumena, eskaini nahi den zerbitzuaren kritikotasuna, garapen-proiektuari berari gehitu lekiokeen kostua, edo garrantzitsutzat jotzen den beste edozein irizpide. Eta, horren arabera, erabaki beharko luke zerbitzurako ezarritako igurikimenetara egokitzen den produktuaren kalitatea bermatzen duen bulegoa kontratatzea (produktuaren eta proben kalitatearen bulegoaz ari gara). Eta, horrela egitekotan, horretarako definitutako kalitatearen metodologiari jarraitu beharko dio. Dena den, eta alde batera utzita bulego hori kontratatzen den ala ez, honako hau egin beharko du: lortutako software-produktuak agiri honetan zehaztutako kalitate-estandarra betetzen duela bermatu.

        Kalitatea ziurtatzeko eredua

        Hona, azaletik azalduta bada ere, software-produktuaren kalitatea bermatzeko «SQA eredua» osatzen duten urratsak:

        • Proiektuari lotutako NAC (kalitatea bermatzeko maila) balioa esleitzea
        • Proiektuaren SQA plana prestatzea, eta horretarako, bizi-zikloan kalitatea ziurtatzeko egin beharreko jarduerak definitzea, proiektuari lotutako NACaren arabera
        • Kalitatea ziurtatzeko definitutako jarduerak egiteko prozesua. Jarduera horiek bat datoz ARINBIDE-prediktiboa garapen-metodologiarekin, eta inplizituki PROBAMET proben metodologia betetzen dute. ARINbide-moldagarria metodologia erabiliz gero, kalitate-jardueren plan bat definituko da. Plan hori bat etorriko da ARINbide-prediktiboa metodologiak identifikatzen dituen entregagaiekin.
        • Kalitate-adierazle estandarrak eta haien atalase baimenduak.
        • Eredua eta metodologiak aplikatzea errazten duten tresnen multzoa

        Oinarri teknikoen agirian, kalitatea bermatzeko eredua aplikatzeari buruzko behar beste zehaztapen sartu behar du kontratistak, lizitatzaileak egin beharreko ahalegina behar bezala eskaintzea izan dezan.

        SQA ereduak ARINbide eta Probamet metodologietan definitutako jarduerak antolatzen eta lerrokatzen ditu, eta era berean kalitatea ziurtatzeko jarduerak ezartzen ditu:

          

        SQA ereduaren dokumentu nagusia, ZIP formatuan

        Kalitate-adierazleen dokumentuak, ZIP formatuan

        ARINbide garapen-metodologia

        ARINbide garapen-metodologia praktiko bat da, informazio-sistemen bizi-ziklo osorako pentsatua. Aplikazioen garapeneko proiektuetan egin beharreko jarduerak sistematizatzen ditu, lortu beharreko entregagaiak estandarizatzen ditu, eta horiek egiteko teknika egokiak iradokitzen ditu.

        3.0 bertsiora arte, ARINbidek ikuspegi tradizionala edo prediktiboa zuten proiektuen bizi-zikloa soilik aurreikusten zuen, erreferentzia gisa MÉTRICA (3. bertsioa) metodologia hartuta. ARINbideren gaur egungo bertsioak bere erabilera-eredu posibleei ikuspegi moldagarria edo arina eransten die, orain Scrum eta Extreme Programming (XP) konbinatuta aplikatzean oinarrituta.

        Edozein software-proiekturi ekin aurretik, ezinbestekoa izango da beharrizanak eta ezarritako helburuak baloratzea eta ikuspegi egokiena zein den zehaztea: ARINbide-Prediktiboa edo ARINbide-moldagarria.

        ARINbide dokumentua ZIP formatuan, ikuspegi egokiena aukeratzeko oinarrizko kontsiderazioekin.

        ARINbide-Prediktiboa

        Software-ingeniaritza (ISW)

        Bere software-ingeniaritzako prozesu nagusian (ISW), informazio-sistema bat prestatzeko proiektuan egin beharreko faseen eta jardueren sekuentzia azaltzen eta normalizatzen du, bai eta horietako bakoitzean lortu beharreko entregagaiak ere. Eremu horretan, ARINBidek honako fase hauek garatzea aurreikusten du:

        • Erabiltzailearen Eskakizunen Katalogoa (EEK) (Informazio Sistemaren Azterketatik –ISA– bereizitako prozesua)
        • Sistemaren azterketa (ISA)
        • Sistemaren diseinua (ISD)
        • Sistemaren eraikuntza (ISE)
        • Sistemaren ezarpena eta onarpena (SEO)

        ARINbide garapen-metodologian azaldutako bizi-zikloa bat dator Probamet proben metodologia korporatiboarekin, eta metodologia horrekin osatzen da; hain zuzen ere, Probamet metodologiaren ardatza da mota batzuetako eta besteetako probak planifikatzearekin, definitzearekin eta egikaritzearekin zerikusia duten jarduera guztiak zehaztea.

        Software-ingeniaritzaren dokumentua ZIP formatuan

        ARINbidek, gainera, beste prozesu batzuk ezartzea aurreikusten du. Prozesu horiek beharrezkoak dira eta software-ingeniaritzaren prozesu nagusiarekin aldi berean garatzen dira; hona hemen:

        Proiektuen kudeaketa (PK)

        Informazio-sistema baten garapenean esku hartzen duten jardueren eta giza baliabideen nahiz baliabide materialen planifikazio, jarraipen eta kontrol lana errazten du.

        Proiektuen kudeaketako dokumentua ZIP formatuan

        Proiektuen arriskuen kudeaketa (PAK)

        Proiekturako arriskuen prebentzioa eta minimizazioa errazten du; horretarako, arriskuen identifikatzen eta aztertzen ditu, ekintzak planifikatzen ditu, eta erregistratzen eta kontrolatzen ditu.

        Arriskuen kudeaketa ko dokumentua ZIP formatuan

        Konfigurazioaren kudeaketa (KoK)

        Software-produktuen eta dokumentuen kalitatearen osotasuna eta trazabilitatea bizi-ziklo osoan nola mantenduko den ezartzeko bidea ematen du.

        Konfigurazioaren kudeaketako dokumentua ZIP formatuan

        Informazio-sistemen mantentze-lana (ISM)

        Aplikazioak ezarri ondoren aplikazio horien mantentze-lanetako zerbitzuen kudeaketako eredua eskura jartzen du, Zerbitzu mailako akordio batean oinarrituta.

        Informazio-sistemen mantentze-lanerako dokumentua ZIP formatuan

        Gainera, ARINbidek prozesu metodologiko guztien dokumentu-entregagaiak prestatzeko lana errazten duten ereduak eskura jartzen ditu, baita eranskin bat ere, oinarrizko kontzeptuak eta erabili beharreko teknikak azaltzen dituena.

        Dokumentu-ereduak ZIP formatuan

        Oinarrizko kontzeptuen eta tekniken eranskina ZIP formatuan

        ARINbide-Moldagarria

        Proiektuen kudeaketa eta softwarearen ingeniaritza

        Kasu honetan, ARINbideren proiektuak kudeatzeko Scrum-ek proposatutako esparru metodologikoa erabili da, eta, horrekin batera, Extreme Programming (XP) metodologiaren iradokizunei jarraitu zaie softwarearen ingeniaritza-lanetarako:

        • Proiektuan parte hartzen duten rolak identifikatzen dira
        • Faseak, etapak, jarduerak eta atazak:
        • Prestaketa edo 0 Esprinta
        • Iterazioak edo jarraikako esprintak
        • Kudeatu beharreko gailuak deskribatzen dira
        • Eta baita sortu beharreko dokumentu-entregagaiak ere

        Metodologiaren deskribapenarekin batera, oinarrizko kontzeptuak biltzen dituen dokumentu bat erantsi da, hala nola «arintasuna», Scrum eta XP.

        Metodologiari buruzko dokumentua eta oinarrizko kontzeptuei buruzko eranskina ZIP formatuan

        Era berean, entregatu beharreko dokumentuak sortzen laguntzeko eredu batzuk gehitu dira.

        Dokumentu-ereduak ZIP formatuan

        Probamet proben metodologia

        PROBAMET proben metodologiaren dokumentazioa. Software- produktu baten proben prozesuari buruz jarraitu beharreko eredua ezartzen du; horretarako, zehazki aztertzen du aplikazioen bizi-zikloa osatzen duen fase bakoitza, eta fase horietako bakoitzerako, probei dagokionez, egin beharreko jarduerak azaltzen ditu, baita jarduera horiek eratzen dituen sarrerako eta irteerako dokumentazioa ere. Metodologia korporatibo hori bat dator oso-osorik ARINBIDE garapen-metodologiarekin.

        PROBAMETek software-produktuaren proba-jarduera guztiak azaltzen ditu, eta honako fase hauek bereizten dira:

        • Probak planifikatzea eta horien jarraipena egitea (PPB)
        • Probak Planifikatzea (PPB1)
        • Proben Jarraipena egitea (PPB2)
        • Probak aztertzea eta diseinatzea (APB)
        • Probak egitea (EPB)

        PROBAMETen dokumentu nagusia ZIP formatuan

        Aplikazioak garatzeko utilitateak (UDA)

        Sarrera

        JEE aplikazioak eraikitzeko prozesua bizkortzen eta normalizatzen duten tresna, teknologia, osagai eta araudi funtzional eta teknikoen multzoa da UDA, Eusko Jaurlaritza - EJIEren eremuan erabiltzen dena

        • JEE sistema berrien arkitektura kontzeptuala zehazten du, bai eta sistema horien osagaiek inplementatzen dituzten teknologien hautaketa eta konfigurazioa ere
        • Garapenerako laguntza indartzen du; horretarako, hainbat tresnaren bitartez, taxutu beharreko aplikazio berrien kodea modu automatizatu eta lagunduan sortzeko aukera ematen du, zehaztutako arkitekturarekin bat etorrita
        • Osagai berrerabilgarri eta moldagarriak eskura jartzen ditu. Osagai horiek elkarreragineko jarraibideak inplementatzen dituzte Interneteko aplikazio aberastuak (RIA) taxutzeko

        Arkitektura Teknologikoa

        Arkitektura definitzean, ezarritako eskakizunak (hedagarritasuna, mantentzeko erraztasuna, erabilerraztasuna) betetzeko oinarrizko printzipioetako bat erantzukizunak banatzea edo xede zehatz bat duten moduluak sortzea da. Era berean, arkitektura kontzeptuala garatzeko, estandarretan oinarritutako hainbat teknologia hautatu da:

        Esparrua Teknologia
        Aurkezpena

        RIA Osagaiak:

        • Bezeroa: JavaScript, CSS eta AJAX

        Ikuspegia: Bootstrap + jQuery + jQuery UI

        • Zerbitzaria: JSP

        Kontrolatzailea: Spring MVC

        Eredua Entitateak definitzen dituzten POJO-ak (Spring Beans)
        Urruneko komunikazioa
        • EJB 3.0 urruneko komunikaziorako
        • Urruneko interfazeen bidezko inplementazioa
        • Hedapenerako wrapper-ak
        Negozio-zerbitzuak

        Inplementaziorako POJO-ak

        Eskarietarako fatxada

        • Tokikoak
        • Urrunekoak
        Datuetarako sarbidea

        Inplementaziorako POJO-ak

        Persistentziako APIak

        • JDBC -> SpringJDBC
        • JPA 2.0 -> Eclipselink
        Utilitate arrunten liburutegia (x38)

        Aplikazioetan integratzen da EAR mailan

        EJIEren eskakizun estrukturaletarako konponbidea ematen du

        Eskakizun berriak detektatu ahala eboluzionatu ahalko du

        UDArekin (AOP) garatutako aplikazioekiko akoplamendu txikia

        Barnean dauden funtzionaltasunak:

        • Segurtasuna (XLNetS egokitzailea barnean hartzen du)
        • Balidatzea (zerbitzarian eremuak balidatzeko bidea ematen du)
        • Aztarnak (formatu estandarra aplikatzen du)
        • Utilitateak eta osagarriak
        Mendekotasunen / liburutegien ebazpena

        Apache Maven

        • Liburutegiak, EAR mailan [pom.xml]

        Interakzio-jarraibideak

        UDAk identifikatutako erabiltzaileen interakzio-jarraibideen multzo bat inplementatzen duten osagai batzuk (RUP) eskura jartzen ditu:

        • Tooltip-a: Aplikazioaren apurkako ikasketa errazten duen testuinguru-laguntzako sistema. Alde batetik lagungarria izan behar du pazientzia gutxi duen eta/edo noizean behin sartzen den erabiltzailearentzat, hedadura ahal bezain handiarekin eta bestetik, lagungarria erabiltzaile adituentzat ere.
        • Feedback-a: Informazio-kanal horren bitartez erabiltzaileari jakinarazten zaizkio gerta daitezkeen errore edo arazoak, aplikazioko elementuekiko elkarreraginaren emaitzak eta funsgabetasun jakin batzuk konpontzeko hartu ahal diren neurriak.
        • Mezua: Helburu du erabiltzaileari modu homogeneo, argi eta deigarrian erakustea aplikazioan ekintzek sorrarazi ahal dituzten mezuak. Aurrez definitutako mezu horiek hainbat motatakoak izan daitezke: errorea, baieztapena, abisua edo alerta.
        • Elkarrizketa: Prozesu nagusi baten barruan azpiprozesu bat edo baieztapen-mezu bat botatzeko bidea ematen du, prozesu nagusitik irten gabe. “Mezua” jarraibidearen eboluzioa da.
        • Hizkuntza: Hizkuntzaren osagaia, erabiltzaileak modu intuitiboan aplikazioa zein hizkuntzatan ikusiko duen aukeratzen uzteko diseinatuta dago.
        • Menua: Aplikazioaren orri guztietan modu berean mantentzen den menua, aplikazioaren gako-ataletara zuzeneko sarbideak erakusten dituena.
        • Testuinguru-menua: Hasieran ikusteko moduan ez dagoen aukeren menu lagungarria, elementu jakin bati buruzkoa. Elementu horren ondoan erakusten da, elkarreragina eta atazak arinago egiteko.
        • Ogi-apurrak: Aplikazioarekiko elkarreraginean egin diren nabigazio-urratsak erakusten dizkie erabiltzaileei, eta aurreko orrietara edo hasierako orrira itzultzeko loturak eskura jartzen ditu.
        • Konboa: Erabiltzailea gidatzen du datuak sartzeko. Horretarako, elementuen zerrenda handi bateko edo hainbat zerrenda independentetako elementu bat modu errazean hautatzeko bidea ematen du, interfazean leku txikia hartuta.
        • Osatze automatikoa: Erabiltzailea bilaketa bat idazten hasi bezain laster, idatzi duenarekin lotura duten bilaketak iradokitzen zaizkio, interesgarriak izango zaizkiolakoan.
        • Data: Horren bidez erabiltzaileak data bat sartu eta hautatu ahal du, eskuz zein modu bisualean, egun, hilabeteen eta urteen artean modu errazean ibiliz. Gainera, data okerra sartzeko aukerak murrizteko, erabiltzaileari laguntzak eta formatuari buruzko iradokizunak ematen dizkio.
        • Ordua: Erabiltzaileak ordu bat eskuz zein modu bisualean sartu eta hautatu ahal du, orduetan eta minutuetan zehar modu errazean mugitu ahal da, eta ordu okerra sartzeko aukerak murrizteko laguntzak eta iradokizunak jasotzen ditu.
        • Fitxategiak erantsi: Aplikazio baten jardueren barruan fitxategi bat edo batzuk gehitzeko bidea ematen du; fitxategiei buruz oinarrizko informazioa ematen du, baita karga hasi ondoren edo karga amaitu ondoren prozesua ezeztatzeko aukera ere.
        • Botoiak: Orriko elementuei lotutako hainbat funtzionaltasun dauzkaten botoien barra bat eskura jartzen zaie erabiltzaileei. Osagai horri esker, aplikazioek kudeatzen dituzten funtzionaltasunak aurkezten, antolatzen eta taldekatzen dira.
        • Taula: Datuak taulatan aurkezten ditu, informazio modu bizi eta arinean ikusi ahal izateko, hala informazio hori hobeto ulertu eta erabiliko delakoan.
        • Mantentze-lana: CRUD (create, read, update eta delete) izeneko oinarrizko ekintzetan beharrezkoa den logika bideratzeko definitutako jarraibide bat inplementatzen du taula baten gainean.
        • Erlaitzak: Elkarren baztertzaileak diren eduki-taldeetara sartzeko aukera ematen dute, eta interfazearen eremu oso txikietan txertatu ahal dira.
        • Zuhaitza: Erabiltzaileari informazio hierarkizatua aurkezten dio, eta argi eta garbi identifikatu ahal da zein sakontasun-mailatan dagoen datu bakoitza.

        Garapen-kita

        UDA garapen-kit gisa aurkezten da; kit horrek osagai hauek dauzka:

        • Eclipse Neon OEPE, garapenerako IDE gisa
        • Apache Maven, hirugarrenen mendekotasunak ebazteko
        • UDA plugina, txantiloietan oinarritutako eclipse-ren lagungarria, honako hauek sortzeko: proiektuaren egitura, negozio-kodea (eredu erlazionalean oinarrituta), erabiltzaile-interfazeetarako aurkezpen-kodea.
        • Kodearen kalitatea aztertzeko erregelen multzoa.
        • Utilitate arrunten liburutegia

        Horretarako guztirako, honako oinarrizko software hau behar da:

        • Weblogic aplikazioen zerbitzaria
        • Java 6
        • Oracle datu-baserako sarbidea
        • SVN Gordailua

        UDAri buruz informazio zabalagoa webgune honetan lortu ahal da: http://uda-ejie.github.io/

        Eranskinak - Baldintza teknikoen agiriak - (http://www.ejie.eus/kontratazioa/-/kontratazioa-argibide-teknikoa/)

        ARINbide dokumentua ZIP formatuan - (http://www.ejie.eus/contenidos/informacion/ejie2016_contratacion_tecnica/eu_def/adjuntos/ARINbide.v4.0.zip)

        Softwarearen Ingeniaritzari buruzko dokumentua ZIP formatuan - (http://www.ejie.eus/contenidos/informacion/ejie2016_contratacion_tecnica/eu_def/adjuntos/ARINbide-ISW(1.3).pdf.zip)

        Proiektuen kudeaketako dokumentua ZIP formatuan - (http://www.ejie.eus/contenidos/informacion/ejie2016_contratacion_tecnica/eu_def/adjuntos/ARINbide-GPR(1.3).pdf.zip)

        Arriskuen kudeaketako dokumentua ZIP formatuan - (http://www.ejie.eus/contenidos/informacion/ejie2016_contratacion_tecnica/eu_def/adjuntos/ARINbide-GRP(1.3).pdf.zip)

        Konfigurazioaren kudeaketako dokumentua ZIP formatuan - (http://www.ejie.eus/contenidos/informacion/ejie2016_contratacion_tecnica/eu_def/adjuntos/ARINbide-GCO(1.3).pdf.zip)

        Informazio-sistemen mantentze-laneko dokumentua ZIP formatuan - (http://www.ejie.eus/contenidos/informacion/ejie2016_contratacion_tecnica/eu_def/adjuntos/ARINbide-MSI(2.1).pdf.zip)

        Dokumentu-ereduak ZIP formatuan - MSI - (http://www.ejie.eus/contenidos/informacion/ejie2016_contratacion_tecnica/eu_def/adjuntos/Plantillas_ARINbide-predictivo.zip)

        Oinarrizko kontzeptuen eta tekniken eranskina ZIP formatuan - (http://www.ejie.eus/contenidos/informacion/ejie2016_contratacion_tecnica/eu_def/adjuntos/ARINbide-Anexo_Conceptos_Basicos_y_Tecnicas.zip)

        Metodologiari buruzko dokumentua eta oinarrizko kontzeptuei buruzko eranskina ZIP formatuan - (http://www.ejie.eus/contenidos/informacion/ejie2016_contratacion_tecnica/eu_def/adjuntos/ARINbide-Adaptativo.v1.0.zip)

        Dokumentu-ereduak ZIP formatuan - ARINbide-Moldagarriarenak - (http://www.ejie.eus/contenidos/informacion/ejie2016_contratacion_tecnica/eu_def/adjuntos/ARINbide-Adaptativo.v1.0.Plantillas.zip)

        PROBAMETen dokumentu nagusia ZIP formatuan - (http://www.ejie.eus/contenidos/informacion/ejie2016_contratacion_tecnica/eu_def/adjuntos/OTC_PROBAMET_%20v2.0%20Metodologia%20de%20pruebas%20PROBAMET.pdf.zip)

        UDAri buruzko informazioa - (http://uda-ejie.github.io/)

        UNE-EN ISO 9001:2000 - Kalitatearen Kudeaketarako Sistema - (https://www.iso.org/standard/21823.html)

        ISO/IEC 9126:1991 - Softwarearen Ingeniaritza - Produktuaren Kalitatea - (https://www.iso.org/standard/16722.html)

        ISO/IEC 9126-1:2001 - (https://www.iso.org/standard/22749.html)

        IEEE Std.730 - 2002 - IEEE Standard for Software Quality Assurance Plans

        IEEE Std.829 - 1998 - IEEE Standard for Software Test Documentation

        IEEE Std.830 - 1998 - IEEE Recommended Practice for Software Requirements Specifications

        IEEE Std.1012 - 2004 - IEEE Standard for Software Verification and Validation

        IEEE Std.1061 - 1998 - IEEE Standard for a Software Quality Metrics Methodology

        Ez da aplikatzen

        • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)