Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Proba unitarioak eta erregresio-probak

Xehetasunak

Proba- eta test-jarduerak sendotzeko tresnak. Proben emaitza, proben diseinua eta proben egikaritzapena errazten dituzte.

  • Proba bateratua kode-unitate baten funtzionamendu egokia egiaztatzeko modu bat da. Adibidez, diseinua egituratuan edo diseinu funtzionalean funtzio edo prozedura bat, objektuak xede dituen diseinuan mota bat. Horrek balio du unitate bakoitzak bere aldetik behar bezala eta modu efizientean funtzionatzen duela ziurtatzeko. Kodeak zer egin behar duen eta hori egiten duela egiaztatzeaz gain, egiaztatzen dugu zuzenak direla bai izena eta bai parametroen izenak eta motak, itzultzen denaren mota; hasierako egoera baliozkoa izanez gero orduan amaierako egoera baliozkoa dela.
  • Erregresio-probak software-probak dira. Horien bidez deskubritu nahi dira erroreak (bugs), funtzionaltasun-gabeziak edo softwareari buruz espero den portaerarekiko diferentzia funtzionalak, programan aldaketa bat egitearen ondorioz gertatu direnak. Eboluzioen edo funtzio-aldaketen aurrean, softwarearen funtzionamendu egokia ebaluatzen da. Honako hau da proba horien asmoa: lehenago probatutako proba-kasuak, arrakastatsuak izan diren horiek, arrakastatsu izaten jarraitzen duela ziurtatzea. Halako probak automatizatuak izatea gomendatzen da, egikaritzeko denbora eta ahalegina murrizteko.
Produktua Bertsio zaharkituta Bertsio eguneratua Fabrikatzailea Aukera librea
Junit 3.8.3 4.x.x Object Mentor JunitEE, Nunit
Visual Studio 2010 Microsoft Junit, JunitEE, Nunit

  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)