Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Proba-planen kudeaketa

Xehetasunak

Proben planaren egikaritzapena erregistratu eta kontrolatzeko eta haren jarraipena egiteko tresnak.

Aplikazioa taxututa dagoenean, proba batzuk egin behar zaizkio ekoizpen fasean sartu aurretik. Proba horien bitartez neurtuko da nolako erreakzio orokorra daukan, erabiltzaileek egingo dituzten ekintza batzuen eta besteen aurrean.

Beste alderdi batzuen artean, erabilitako plataforma teknologikoaren jarduna probatu beharko da; eraso-saioen aurkako segurtasuna eta zehaztasuna; edukiaren zuzentasuna, beste hainbat alderdiren artean.

 Aplikazio informatiko baten gaitasunak probatzeko, hainbat motatako probak egin behar dira. Proba horietako bakoitzaren barruan egiaztapen-jarduera eta atazak egingo dira, erroreak aurkitzeko eta errore horiek modu ordenatuan eta dokumentazio eta guzti konpontzeko.

Produktua Bertsio zaharkituta Bertsio eguneratua Fabrikatzailea Aukera librea
TestLink 1.9.3 Komunitateak mantentzen duen software librea
  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)