Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

GIS zerbitzariak

Xehetasunak

Zerbitzari horrek erreferentziazio geografikoa daukaten datuak eta datu alfanumerikoak integratzen ditu. Halaber, mapa osoak sortzeko aukera ematen du, bai irudikapen grafikoa egiteko, bai modu intuitiboan aztertzeko. Hala, informazio geografiko guztia zerbitzari bakar batean biltzen da; datuak zerbitzari horretatik ateratzen dira, eta ustiatu egiten dira; ustiatzeko, mahaigaineko GIS tradizionalak, Web nabigatzaileak, gailu mugikorrak, neurrira egindako aplikazioak eta abar erabiltzen dira.

Beraz, GIS zerbitzari bat honetarako erabiliko da:

  • GIS datu-base handien mantentze-lana egiteko
  • Interneten informazio geografikoa entregatzeko
  • Erakundeko erabiltzaileek eskuratu ahal dituzten GIS datuak gordetzeko
  • Informazioa modu intuitiboan aztertzeko
  • GIS datuak «BackOffice» sistemetan prozesatzeko.

ISO 19115-1:2014 - Geographic information Metadata - (https://www.iso.org/standard/53798.html)

Produktua Bertsio zaharkituta Bertsio eguneratua Fabrikatzailea Aukera librea
ESRI ArcGIS ESRI gvSIG
  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)