Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2026-2030
- Erakundea:
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
- Organoa:
- Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana EKOP 2026-2030 osatu da, elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko, alde batetik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, bestetik.
Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Foru Aldundietako nekazaritza- eta abeltzaintza-arloetako sail eskudunek, ELIKA Fundazioaren laguntzarekin, Nekazaritzari, Abeltzaintzari, Arrantzari eta Elikadurari buruzko Kontrol Ofizialerako Programa hau egin dute, Europako lege-esparrua eta administrazio zentralak ezarritako oinarriak errespetatuz, baina EAEko elikagaien ekoizpen-sistemaren errealitatera eta euskal administrazioaren egituretara egokituta.
Nekazaritza eta Elikadura Politikari buruzko 17/2008 Legearen 101.2 artikuluak agintzen duenari jarraikiz, plan hau martxan jartzea aurrerapauso handia izan da; izan ere, administrazioek elikakate osoan egiten diren kontrol ofizial guztiak integratzeko elkarrekin lan egitea eta elkarren artean koordinatzea lortu da. Horrek bide eman du hutsuneak detektatzeko eta kontrol ofizialerako dauden baliabideak optimizatzeko.
Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako plana osoa ikusi (indarrean)
Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako plana 2016-2020
Agindua, 2016ko irailaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana onesten baita.
Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana
1. Kontrol ofizialeko programak
2. Kontrol Ofizialerako Laborategiak
3. Prestakuntza
4. Kontrol ofizialen ikuskapena
Atxikitzen zaion plana
Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2026-2030
Eremua
Euskal Autonomi Erkidegoa
Parte-hartzaileak eta eragileak
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
Arabako Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundia
Gipuzkoa Foru Aldundia
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Azken aldaketako data: