Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak
Eskubideak:
- Zuzenean zerbitzuko langileek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan kasu egitekoa.
- Interesdun direla egiaztatzen duten prozeduretan, izapideak, une oro, zer egoeratan dauden jakitekoa.
- Prozedurak izapidetzeko ardura duten herri-administrazioetako agintariak eta langileak identifikatzekoa.
- Jatorrizko agiriak aurkeztu beharrik ez izatekoa, non eta, salbuespenez, aplikatzekoa den araudiak ez duen kontrakoa ezartzen. Salbuespenez, jatorrizko agiri bat aurkeztu behar badute, haren kopia autentifikatua eskuratzeko eskubidea izango dute.
- Entzunaldia izan baino lehen, prozeduraren edozein fasetan alegazioak eta agiriak aurkeztekoa.
- Aholkulari batek lagundurik jardutekoa, baldin eta beren interesak defendatzeko komenigarria dela uste badute.
- Administrazio publikoekin administrazioaren irispide-puntu elektroniko orokor baten bitartez komunikatzekoa.
- Administrazio publikoekiko harremanetan, baliabide elektronikoak erabiltzeko laguntza jasotzekoa.
- Informazio publikora, artxiboetara eta erregistroetara irispidea izatekoa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean eta gainerako ordenamendu juridikoan aurreikusitakoaren arabera.
- Administrazio publikoen eta agintarien erantzukizuna eskatzekoa, legez hala dagokionean.
- Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak eskuratzekoa eta erabiltzekoa.
- Datu pertsonalak babestekoa, eta, bereziki, administrazio publikoen fitxategi, sistema eta aplikazioetan jasota dauden datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna izatekoa.
- Zuzeneaneko langileek errespetuz eta begirunez hartzekoa, laguntza eman beharko baitie herritarrei haien eskubideez baliatzeko eta eginbeharrak betetzeko.
- Informazio ulergarria eta langile espezializatuen laguntza jasotzekoa, modu arin eta eraginkorrean.
- Eskatutako informazioa, orientazioa edo kudeaketa izatekoa, betiere Eusko Jaurlaritzaren eta haren erakunde autonomoen eskumenen barruan badago.
- Edozein eskaera, iradokizun, kexa edo esker-emate egitekoa, eta erantzuna ahalik eta lasterren jasotzekoa. Horretarako, herritarren eskura jarriko dira inprimakiak.
- Konstituzioak eta legeek aitortzen dizkieten gainerako guztiak.
Betebeharrak:
- Beti gizalegez eta begirunez jokatzea, bai Zuzenean zerbitzuko langileekin bai une horretan instalazioak erabiltzen ari diren gainerako erabiltzaileekin.
- Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoak zaintzea, eta gune eta ekipamendu publikoa errespetatzea.
- Langileei laguntzeko jarrera izateko betebeharra eta gainera, zinez eta doitasunez langile horiek izapideak edo kudeaketak egiteko beharrezko datu identifikagarriak ematea.
- Zerbitzuen lanorduak gordetzea eta, nolanahi ere, langileen jarraibideak betez.
- Administrazioari ematea kudeaketa eta izapideak egiteko behar den edozein agiri.
- Ahaleginak egitea formatu elektronikoan dauden dokumentuak formatu horretan betetzeko, eta gainerakoak garbi eta modu ulergarriak egiteko.
- Hartarako emandako inprimakiak erabiliz, iradokizunak, erreklamazioak, kexak edo esker-emateak egitea modu zehatzean, eta harremanetan jartzeko beharrezko datu guztiak emanez.
Azken aldaketako data: