Eusko Jaurlaritza

Euskadi.eus postontzia

91/2023 Dekretuan, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa, 15. Artikuluaren arabera, «euskadi.eus» web-atari instituzionalaren postontzi elektroniko orokorraren bidez jasotako erantzunak interakzio eta komunikazio informalen izaera dute.

 

Dekretu honen ondorioetarako, herritarrekiko interakzio eta komunikazio informaltzat har­tzen dira baldintza hauek betetzen dituztenak:

  1. a) Denbora errealean informazioa emateko edo erantzun orientagarriak edo informatiboak soilik emateko egitea.
  2. b) Ez egitea inoiz administrazio-erregistroen bidez.
  3. c) Erantzunaren edukiak edo formak, erantzunik ezak edo garaiz kanpo erantzuteak ez eragitea ondorio juridikorik.

 

Komunikazio informalek ezaugarri hauek dituzte:

  1. a) Ez dute identitatearen akreditazio berezirik edo autentifikaziorik behar.
  2. b) Ez dute erregistro elektroniko gisa baliorik izango, nahiz eta identifikazio-, autentikotasun- eta osotasun-baldintzak beteta egin.
  3. c) Ez dira hartzen administrazio-errekurtsotzat, akzio judizialak egikaritu aurreko erreklama­ziotzat, Administrazioaren ondare-erantzukizuna exijitzeko erreklamaziotzat edo erreklamazio ekonomiko-administratibotzat, eta, beraz, halako komunikazioek ez dituzte eteten errekurtso eta erreklamazio mota horiek aurkezteko ezarrita dauden epeak.
  4. d) Ez dira hartzen Eskariak Egiteko Eskubidea Arautzeko azaroaren 12ko 4/2001 Lege Orga­nikoaren babesean aurkeztutako eskabidetzat, ez eta kexatzat edo iradokizuntzat ere, dagokion araudi erregulatzailearen babesean.
  5. e) Ez dituzte eteten prozeduren epeak, zeinetan komunikazioa aurkeztu duen pertsona interes­dun gisa ageri baita.
  6. f) Komunikazioei emandako erantzunak ez dira lotesleak, ez komunikazioak egiten dituenaren­tzat, ez Administrazioarentzat, ez enplegatu publikoarentzat.
  7. g) Komunikazioa ez badago zuzenduta dagokion entitateari, organoari edo pertsonari, baliteke ez bidaltzea hartzaileari.

 

 

Kanal horren bidez galderak jaso eta gehienez ere bi egun balioduneko epean erantzungo du, posta elektronikoaren bidez, Zuzenean-Herritarrentzako arreta-zerbitzuak edo galdera helarazi zaion arloko organo eskudunak.

Herritarrei arreta emateko organo eskudunak artikulu honetan adierazitako komunikazioak eta interakzioak arau ditzake, eta irizpideak, erabilera-arauak eta gomendioak zehaztu ere bai.

 

Interakzio eta komunikazio informaletan eskuragarri dauden informazioa, zerbitzuak eta edukiak erabiltzeko baldintzak eta horiekiko erantzukizuna atari korporatiboan argitaratuko dira.

Azken aldaketako data: