Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa 2021-2027
Dokumentu estrategikoak
- 2021-2027 aldian Kohesio Funtsak Kudeatzeko Euskal esparru Estrategikoa-MEV (PDF, 14 MB) (gaztelaniaz)
Dokumentu honek Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat gai interesgarritan diseinatu diren epe ertain eta luzeko estrategia nagusiak deskribatzen ditu, 2021-2027 aldirako Kohesio Politikaren Helburuak erreferentziatzat hartuta.
Estrategia horien lanketaren (eta jarraipenaren) oinarria Euskal Autonomia Erkidegoan egindako lankidetza-lan handia da, bai abiapuntuko egoeraren diagnostikoa egiteko, bai esku hartzeko erronkak/beharrak zehazteko. Horietatik guztietatik atera daitezke Euskal Autonomia Erkidegoak datozen urteetan eremu horietan aurre egin behar dien erronka nagusiak. Erronka horiek, kohesio-politikak ezarritako kontzentrazio-helburu eta -irizpideen arabera, Euskadiko EGEF Programaren 2021-2027 Estrategian hartu beharreko erronkak zehazten dituzte.
- Espainiako Elkarte Akordioa (AA) 2021-2027 (PDF, 1 MB) (gaztelaniaz)
Elkartze-akordioak kohesio-politikaren orientazio estrategikoak ezartzen ditu 2021-2027 programazio-aldirako, eta esparru-akordio zabal eta malgua da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF), Europako Plus Gizarte Funtsaren (FSE+), Trantsizio Justurako Funtsaren (FTJ) eta Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (FEMPA) esparruan diseinatutako programei estaldura ematen diena.
Bai AAk bai kohesio-politikako programa guztiek Xedapen Komunei buruzko 2021/1060 (EB) Erregelamenduan (XKE) dute beren arau-esparrua, xedapen horiei aplikazio orokorra egiteko printzipioak eta xedapenak jasotzen baititu. Horrela, kohesio-politikaren programek, besteak beste, XKEren 9. artikuluan jasotako printzipio gidariak betetzen dituzte.
Euskadiko 2021-2027 EGEF Programa
- Euskadiko 2021-2027 EGEF Programa v.2 (PDF, 1 MB) (gaztelaniaz)
Euskadiko 2021-2027 EGEF programaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoaren eraldaketa teknologiko-digitala bultzatzea, - RIS 3 Euskadi 2030 Espezializazio Adimenduneko Estrategiarekin bat etorriz -, eta Euskadiren eraldaketa energetiko-klimatikoa bultzatzea, - Basque Green Deal ekimenaren eta Europako Itun Berdearen ildotik -, eta, horrela, Euskadi berdeagoa eta digitalagoa eraikitzen laguntzeko, kohesionatuagoa eta erresilienteagoa den Europa batean integratuta.
Horretarako, 1. Helburu Politikoan ("Europa lehiakorragoa eta adimentsuagoa") eta 2. Helburu Politikoan ("Europa berdeagoa") kontzentratu ditu bere jarduerak.
2025/03/20ko C (2025) 1737-final Erabakiaren bidez,Europako Batzordeak aldatu egin du C (2022) 8901 betearazpen-erabakia, "Euskadiko EGEF Programa 2021-2027" programa onartzen duena, eta II. eranskinean sartu du kontribuzio publikoari aplika dakiokeen lehentasun bakoitzerako kofinantzaketaren gehieneko ehunekoa.
2022/11/29ko C (2022) 8901-final Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak EAEko 2021-2027 EGEF Programa onartu zuen. Bertan, I. eranskinean, programazio-aldi osorako EGEF laguntzaren gehieneko zenbatekoa jasotzen da, eta II. eranskinean, berriz, ekarpen publikoari aplika dakiokeen lehentasun bakoitzerako lagundutako finantzaketaren gehieneko ehunekoa.
- Programaren Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa: Ingurumen Adierazpen Estrategikoa (PDF, 212 KB) (gaztelaniaz)
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean eta planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da planek zuzendu behar dituzten oinarriak ezartzea, ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketenak, ingurumenaren babes-maila handia bermatuz, garapen iraunkorra sustatze aldera.
- Berdintasun Irizpena (PDF, 1 MB) (gaztelaniaz)
Euskadiko 2021-2027 EGEF Programa egiteko prozesua amaitzeko, Emakundek, EAEn berdintasunaren arloan eskumena duen organoak, programako jarduera-tipologien azterketan oinarrituta, irizpen bat eman du programan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa betetzeari buruz.
Egitura Funtsen kudeaketa, kasu honetan, Eskualde Garapeneko Europako Funtsarena (EGEF), programen bidez egituratzen da. Programa bakoitzak Helburu Politikoak, Inbertsio-Lehentasunak eta Helburu Espezifikoak ditu. Elementu horiek guztiek garapen-estrategia bat diseinatzen dute, programazio-aldi osoan aplikatu beharko dena. Programaren bidez finantzatu nahi diren proiektuek, dagokion Bitarteko Erakundeari eskatu beharko diote, eta programarekin eta haren estrategiarekin lerrokatuta egon beharko dute. Berariazko izaeraren arabera, Egitura-Funts bakoitzak proiektu mota jakin batzuk finantzatu ahal izango ditu.
EAEko Administrazio Orokorrak egindako jarduketen hautaketa, 2021-2027 Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programan sartzeko, hiru metodo orokor hauen bidez egituratzen da, eta horiekin "Eragiketen Hautaketa" prozesuak hasten dira:
- Laguntza-deialdiak: Europar Batasuneko funtsekin finantzatutako diru laguntzek hari dagozkion batasuneko arauak bete beharko dituzte, baita haiek garatzen dituzten nazioko arauak ere (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra...). Aurkeztutako eskabideak hautatzeko, laguntza-deialdietan eta horien oinarri arautzaileetan, aldez aurretik finkatutako irizpideen arabera lehenetsiko dira.
- Programan berariaz jasotako eragiketen hautaketa zuzena: Kasu honetan ez da beharrezkoa aldez aurreko deialdirik egitea. Laguntza horiek dagozkien ebazpenen bidez edo laguntza ematen duen erakundearen eta onuradunaren arteko hitzarmenen bidez eman ahal izango dira.
- Interes adierazpenen deialdia. Hautaketa-metodo hau, inbertsio publikoak diren eragiketetarako erabiliko da, baldin eta inbertsio horiek, esklusiboki dagozkien politika publikoen eremu jakin batean eskumena duten organismo edo erakunde publikoek zuzenean gauzatzen badituzte (Eusko Jaurlaritzako sailak eta hari atxikitako ente, organismo edo entitate publikoak).
Kudeaketa
Laguntza-deialdiak
Dirulaguntzen kasuan, laguntzaren xede diren eragiketak hautatzeko, aurkeztutako eskabideak, deialdia bera arautzen duten oinarrietan aldez aurretik ezarritako balorazio-irizpideen arabera ebaluatzen dira.
Finantzaketaren eskaera-orria
- Eusko Jaurlaritzaren interes adierazpenen deialdia (gaztelaniaz) (PDF, 396 KB)
- Finantzaketa eskaera-orria, EJko sailentzat eta erakunde publikoentzat (gaztelaniaz) (DOCX, 129 KB)
Eragiketak Hautatzeko Irizpideak eta Prozedurak
- Eragiketak Hautatzeko Irizpideak eta Prozedurak (CPSO) (gaztelaniaz) (PDF, 1 MB)
- CPSOren I. eranskina: “Kalte Nabarmenik Ez Eragiteko (DNSH)” Printzipioaren ebaluazioa (gaztelaniaz) (PDF, 747 KB)
Iruzurraren aurkako adierazpen instituzionala
Printzipio etikoak eta jokabide printzipioak
Programazio-aldian zehar, ebaluazioak egin behar dira, programak sortze- eta gauzatze-prozesuaren kalitatea hobetzeko, bai eta horien eraginkortasuna, efizientzia eta eragina baloratzeko ere. Ebaluazio-jardueren emaitzak zabaldu behar dira interesa duten eragile guztien artean, programen kudeaketan integra daitezen sustatzeko eta jendearen eskura jartzeko.
2021-2027 EGEF programetarako Ebaluazio-Planak bi zati ditu:
- Ebaluazio Plan Komuna. Programa guztiei eragiten dieten elementu komunak edo orokorrak jasotzen ditu, Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiak proposatu eta Ebaluazio Batzordeak onartzen dituenak.
- EGEF Programa bakoitzaren Ebaluazio Plan Espezifiko bat. Edukia Autonomía Erkidego bakoitzak proposatzen du, eta programa bakoitzaren Jarraipen-Batzordeetan onartzen dira.
Albisteak
Ekitaldiak
Europaren eguna
Irteera-ekitaldia
- Noticias de Álava albistea (PDF, 62 KB)
- Noticias de Gipuzkoa albistea(PDF, 87 KB)
- DEIA albistea (PDF, 72 KB)
- Onda Vasca albistea (PDF, 107 KB)
- Estragegia Empresarial albistea(PDF, 7 MB)
- Argazkiak
Komunikazio-baliabideak
Komunikazioaren arloan onuradunentzako gai praktikoen eskuliburua
- Euskadiko EGEF 2021-2027 Programaren komunikazio-gida praktikoa (gaztelaniaz) (PDF, 419 KB)
- EBko ikusgarritasunari laguntzeko KITa 2021-2027 (ingelesez) (PDF, 16 MB)
- Kartelen sortgailua online
Logoak eta ikurrak
- Horizontala elebiduna (PNG, 165 KB)
- Horizontala euskaraz (PNG, 177 KB)
- Horizontala gaztelaniaz (PNG, 192 KB)
- Bertikala euskaraz (PNG, 26 KB)
- Bertikala gaztelaniaz (PNG, 26 KB)
Karteletarako (A3) eta Plaka iraunkorretarako (A4) txantiloiak
Euskadiko EGEF 2021-2027 Programaren jarduerak
Eusko Jaurlaritzak honako helburu politiko hauek izango ditu ardatz:
INBERTSIOA | EGEF | % | |
---|---|---|---|
1. Helburu Politikoa: Europa lehiakorragoa eta adimentsuagoa | 113.814.108 | 64.725.643 | 57,7% |
1.1 HE I+G+b laguntzeko programa | 81.814.108 | 32.725.643 | 29,2% |
1.6 HE STEP inbertsioak laguntzea | 32.000.000 | 32.000.000 | 28,5% |
2. Helburu politikoa: Europa berdeagoa | 118.480.000 | 47.392.000 | 42,3% |
2.1 HE Energia-efizientzia eraikin publikoetan |
23.400.000 | 9.360.000 | 8,3% |
2.4 HE Uholde eta suteen aurkako defentsa |
57.780.000 | 23.112.000 | 20,6% |
2.7 HE Ekosistemen ingurumena lehengoratzea eta hobetzea |
23.100.000 | 9.240.000 | 8,2% |
2.8 HE Hiri-mugikortasuna |
14.200.000 | 5.680.000 | 5,1% |
GUZTIRA | 232.294.108 | 112.117.643 | 100% |