Ekonomia eta Ogasun Saila

Europa Euskadin 2022 jardunaldiak

Bilboko Burtsaren eraikinak Europako finantzaketak enpresa-sarearentzat eta, oro har, euskal gizartearentzat duen garrantziari buruzko dibulgazio-jardunaldia hartu du gaur, maiatzak 9, Europaren Egunean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak sustatuta; Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketak, batez ere.

Roberto Urkitzak, Estrategia Empresarial argitalpenaren kontseilari delegatu-zuzendariak, aurkeztu eta moderatutako jardunaldian Iñaki Barredo Eusko Jaurlaritzako Kohesio Politika eta Europako Funtsen zuzendariak, Koldo Atxutegi, Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusiaren Kabinetearen barruan Bizkaia Erakargune Bihurtzeko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusiak hartu dute parte.

Iñaki Barredok gogorarazi duenez, Euskadik azken hiru hamarkadetan izan duen eraldaketa sozioekonomikoan zerikusi handia izan du Europar Batasuneko eskualde-politikak, bai eta euskal erakundeek Europatik datozen funtsen inguruan egin duten kudeaketak ere.

Jarraian jardunaldietan erabilitako aurkezpena dago eskuragarri, baita ekitaldiari buruzko informazio zehatza ematen duen esteka ere.