Ekonomia eta Ogasun Saila

EGF-ren Programa Operatiboa 2014-2020

logo Unión Europea

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 aldirako Europako Gizarte Funtsak lagundu egiten du Euskal Autonomia Erkidegoko pertsonentzat enplegu gehiago eta hobea sustatzeko politikak eta jarduerak bultzatzen, arreta berezia jarriz lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonengan. Esparru honetan, Europar Batasunak jarduera hauek finantzatzen ditu:

  • Lan-merkatuan parte-hartzea handitzea
  • Enpleguaren kalitatea hobetzea
  • Biztanleriaren prestakuntza egokitzea
  • Enpresak sortzen laguntzea
  • Gizarteratze aktiboa, aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzea
  • Baztertuta edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen kontratazioa eta enplegua mantentzea sustatzea

Euskadiko 2014-2020ko EGF Programa Operatiboaren ebaluaketak

GEPOaren programazio aldiaren ebaluaketak (2014-2020)

Euskadiko 2014-2020ko EGF Programa Operatiboaren komunikazio-estrategiaren ebaluaketak

Komunikazio-estrategia

Europako Gizarte Funtsaren Komunikazio Estrategiaren (PDF, 506 KB) (gaztelaniaz) helburuak dira, Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020rako Euskadiko Programa Operatiboaren eta 2014-2020rako Gazte Enpleguaren Programa Operatiboaren esparruan:

  • Onuradun izan daitezkeenei informazioa ematea finantzazio-aukerei buruz.
  • Programa Operatiboan parte hartzen duten organismo onuradunek exekutatzeko ekintza, esku-hartze eta programen zabalkundea egitea.
  • Herritarrei ezagutaraztea Europar Batasunak, oro har, eta Europako Gizarte Funtsak, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-aukerak hobetzeko eta gizarteratzea sendotzeko egiten dituztenak. Halaber, lorpenen berri ematea.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila da Europako Gizarte Funtsaren arduraduna Euskal Autonomia Erkidegoan, eta argi, praktikoki eta zehatz ezagutarazi nahi ditu Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutako operazioek bete beharreko betekizunak; zehazki, kudeaketa-organismoek eta laguntzen onuradunek kofinantzatutako operazioak kudeatzeko, eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko inplementatu beharko dituztenak.

Informazio- eta komunikazio-lanak egoki inplementatzen direla bermatzeko, Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020rako Euskadiko Programa Operatiboaren komunikazio-eskuliburu (gaztelaniaz) bat sortu da.