Ekonomia eta Ogasun Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa Eragilea 2014-2020

logo Unión Europea
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 aldiko EGEF Programa Eragilearen helburua da Euskadin hazkunde ekonomikoa bultzatzea eta hazkunde adimendun, jasangarri eta integratzaile baterako Europa 2020 Estrategiarekin bat datozen helburu tematikoak lortzen laguntzea:
  • Informazio eta komunikazio teknologien erabilera eta kalitatea hobetzea, bai eta horien eskuragarritasuna ere
  • Enpresa txikien eta ertainen lehiakortasuna hobetzea
  • Karbono gutxiko ekonomia bultzatzea
  • Ingurumena kontserbatzea eta babestea, eta baliabideen eraginkortasuna sustatzea

Araudia

2013ko abenduaren 20an argitaratu ziren, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean, 2014-2020 aldian aplikatuko diren Egitura eta InbertsioFuntsen (EIF) araudi berriak (guztiak Europako Itsas eta Arrantza Funtsak izan ezik).

Espainiak bere esku ditu, 2014-2020 aldirako, honako Egitura Funtsak: Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF), Europako Gizarte Funtsa (EGF), Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsa (IAEF). Aldi horretan, Espainia jada ez da sartuko Kohesio Funtsean.

Egitura Funtsen Kudeaketa Programa Eragileen bitartez gauzatzen da. Programa bakoitzak lehentasunezko ardatzak eta inbertsio lehentasunak ditu. Elementu horien guztien bidez garapen-estrategia diseinatzen da, eta hori programak irauten duen bitartean aplikatu beharko da. Programarekin finantzatu nahi diren proiektuak estrategia horren barruan sartu behar dira. Bakoitzaren izaera espezifikoaren arabera, Egitura Funts bakoitzak proiektu mota zehatz batzuk finantzatu ahal izango ditu. Europar Batasuneko funtsekin finantzatutako diru laguntzek hari dagozkion batasuneko arauak bete beharko dituzte, baita haiek garatzen dituzten nazioko arauak ere. Estatu kideak bere gain hartzen du esku-hartzeen finantza-kontroleko lehenengo erantzukizuna; beraz, estatu kide horrek Batasuneko Funtsen erabilera eraginkorra eta arauen araberakoa ziurtatzeko neurriak hartu beharko ditu, eta nazioko zein Batasuneko arauak betetzen dituela bermatu beharko du, finantza-kudeaketa zuzena lortuz eta gerta daitezkeen irregulartasunak aurreikusiz, hautemanez eta zuzenduz.

Kudeaketa

Finantzaketaren eskaera-orria

Iruzurraren aurkako adierazpen instituzionala


Jarraipena

Araudia

2014-2020 aldiko EGEF programa eragileen Ebaluazio Planak bi zati ditu:

  1. Ebaluazio bateraturako plana. Horrek biltzen ditu Europar Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Nagusiak proposatzen dituen eta Ebaluazio Batzordean onartzen den programa eragile guztietan eragina duten elementu komunak edo orokorrak.
  2. EGEF Programa Eragile bakoitzaren berariazko Ebaluazio Plana. Autonomia erkidego bakoitzak proposatzen du plan horien edukia, eta programa bakoitzaren jarraipen-batzordeetan onartzen dira.

Programazio-aldian zehar, ebaluazioak egin behar dira, programak sortze- eta gauzatze-prozesuaren kalitatea hobetzeko, bai eta horien eraginkortasuna, efizientzia eta eragina baloratzeko ere. Ebaluazio-jardueren emaitzak zabaldu behar dira interesa duten eragile guztien artean, programen kudeaketan integra daitezen sustatzeko eta jendearen eskura jartzeko.

Araudia

Hiru hilean behin informazio-buletin bat egiten dugu azken berriekin


Europar Batasuneko araudiak komunikazioaren alorrean hainbat arau bete daitezen eskatzen du. Gaur egun, beharrezkoa da komunikazio-estrategia garatzea, hori sostengatzen duten neurrien ebaluazioa eta jarraipena egitea, baita ekintza hauen berri ematea ere, komunikazioaren alorreko jardunbide egokiak azpimarratuz eta funts europarren bitartez finantzatutako ekintza onenak aurkeztuz.

Komunikazioaren arloan onuradunentzako gai praktikoen eskuliburua

Eragiketen zerrenda


Praktika onak

2023 urtea

2022 urtea

2021 urtea

2020 urtea

2019 urtea

2018 urtea

2017 urtea


EAEko 2014-2020 aldiko EGEF Programa Eragileko albisteak


FEDER Euskadi hiruhileko buletina


Europa Euskadin dibulgazio-jardunaldia


Argazki lehiaketa


Irteera-ekitaldia

Azken aldaketako data: