Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

#astekonomia

logo #astekonomia
Abuztuaren 31tik irailaren 4ra bitarteko astea

Afiliazioa %2,4 hazi zen abuztuan Euskadin

Gizarte Segurantzako afiliazioa
Urte bakoitzeko abuztua

Iturria: Gizarte Segurantza

Abuztuan, Gizarte Segurantzako afiliazioa % 2,4 hazi zen, aurreko urteko hilabete beraren aldean. Zehazki, 1.031.282 afiliatu erregistratu ziren, serie historiko osoko abuzturako kopururik altuena. Afiliazioaren hazkundea handiagoa izan zen emakumeen artean (%2,8) gizonen artean baino (%2,1).


Erregistratutako langabezia %2,1 jaitsi zen abuztuan

Langabezia erregistratua
Urte bakoitzeko abuztua

Iturria: Lanbide

Lanbideren bulegoetan erregistratutako langabezia % 2,1 murriztu zen aurreko urteko aldi beraren aldean. Langabeen kopurua 106.848koa izan zen. Langabeziaren jaitsiera bai gizonen bai emakumeen artean eman zen, nahiz eta azken horiek izan ziren bilakaera positiboena erakutsi zutenak (-%2,6 eta -%1,4, hurrenez hurren).


Azalera handietako salmentak %1,7 gehitu ziren

Azalera handietako salmentak
Urte bakoitzeko uztaila. Indizea

Iturria: Eustat

Uztailean, Euskadiko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %1,7 gehitu ziren, urte arteko tasan. Hazkundea, batez ere, gainerako produktuen bultzadan oinarritu zen, horien salmentak %3,3 igo baitziren, eta elikagaienak, berriz, %0,9. Bestalde, sektoreko enpleguak pixka bat behera egin zuen (-%0,2).


Eraikuntzak %2,7 areagotu zuen jarduera

Eraikutzaren ekoizpena
Urte bakoitzeko bigarren hiruhilekoa. Indizea

Iturria: Eustat

2026ko bigarren hiruhilekoan, Euskadiko eraikuntzaren sektoreko jarduera %2,7 hazi zen, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Bilakaera hori eraikuntzan (%3,5) eta, neurri txikiagoan, obra zibilean (%0,9) izandako hazkundeak bultzatuko zuen. Sektoreko langile okupatuak %2,3 gehitu ziren.

Aurreko bideoak