Koiuntura DI-DA batean

2026ko azaroa
EAEko ekonomia urte arteko %2,2 hazi zen hirugarren hiruhilekoan
Euskal ekonomiak hazkunde erritmo sendoa mantendu zuen 2026ko hirugarren hiruhilekoan. Eustaten hiruhilekoko kontuen aurrerapenaren arabera, BPGa %2,2 hazi zen aurreko urteko aldi beraren aldean, bigarren hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago. Hala, azken aldiko bilakaerak urte arteko hazkundearen egonkortasuna berresten du, %2,0tik gorako tasetan, eraikuntzaren eta hiruhilekoaren bultzadari esker.
Barne Produktu Gordina (BPG)
Urte arteko aldakuntza tasa
3. hiruhilekoa
%2,2
Enplegu tasa %71,6 izan zen hirugarren hiruhilekoan
Eustaten datuen arabera, 16tik 64 urtera bitarteko biztanleen enplegu tasa %71,6 izan zen 2026ko hirugarren hiruhilekoan, urtebete lehenago baino hamarren bat gehiago. Hobekuntza hori gizonen enplegu tasaren bilakaeran oinarritu zen, aurreko urtearekiko hiru hamarren igo baitzen %74,6ra arte, eta emakumeena hamarren bat jaitsi zen %68,7ra arte. Ondorioz, gizonen eta emakumeen arteko aldea 5,9 punturaino handitu zen.
Enplegu tasa. 16-64 urte bitartekoa
Ehunekoak
%71,6
Inflazioaren gorakada berria irailean
Inflazioa %5,0raino hazi zen irailean, aurreko hilabetean baino bost hamarren gehiago. Aurrerapen horren atzean, osagai lurrunkorrenen garestitze handia egon zen, hondar inflazioa %14,0raino bultzatu zuena. Bestalde, azpiko inflazioak ibilbide murritzagoa izan zuen, hamarren bat igo zen %3,4ra arte, eta horrek erakusten du inflazio presio neurritsuagoek jarraitzen dutela gainerako produktuetan.
KPI Indize orokorra
Urte arteko aldakuntza tasa
%5,0
EAEko familien konfiantzak negatiboan jarraitzen du, hobekuntza seinale argirik gabe
Laboral Kutxaren arabera, euskal etxeen konfiantza -9an mantendu zen 2026ko hirugarren hiruhilekoan. Datu honekin, adierazlea lau hiruhilekoz jarraian negatiboa den eremuan mantendu da. Urtarriletik irailera bitarteko batezbestekoa ere -9 da, 2024 (-4) eta 2025 (-6) baino txikiagoa. Hobekuntzarik ezak ziurgabetasun iraunkorrari erantzuten dio. Nazioarteko gatazkek energia eta inflazioa presionatzen dituzte; muga zergek, erosketa saskiaren garestitzeak eta erregaientzako laguntzak kentzeak, berriz, etxekoen unitateen pertzepzioa baldintzatzen dute.
EAEko familien konfiantza indizea
-9
Enpresen konfiantzak bultzada galdu du, baina eremu hedakorrean mantentzen da
Euskal enpresen konfiantza moteldu egin da berriro 2026ko laugarren hiruhilekoari begira. Laboral Kutxaren indizea 53,3 puntura jaitsi da, aurreko hiruhilekoko 55,1en aldean, eta bi jaitsiera izan ditu jarraian, bigarren hiruhilekoko 58,0 puntuen ondoren. Ibilbide hori gorabehera, 50eko atalasetik gora jarraitzen du, eta, beraz, negozioari buruzko itxaropenak bateragarriak dira oraindik hedapen batekin, intentsitate txikiagokoa bada ere.
Enpresen konfiantzaren indizea
Euskadi
53,3
NDFk hamarren bat igo du 2026rako aurreikusitako hazkundea, eta 2027koa mantendu du
Munduko ekonomiak uste baino erresistentzia ahalmen handiagoa erakutsi du 2026ko lehen erdian, nahiz eta Ekialde Hurbileko gatazka luzatu, energia garestitu eta merkataritza tentsioak iraun. Horregatik, Nazioarteko Diru Funtsak aurreikusi du munduko ekonomia %3,1 haziko dela 2026an eta %3,4 2027an. Horrek esan nahi du, uztaileko eguneraketarekin alderatuta, hamarren bat hobetuko dela, eta 2027koa, berriz, ez dela aldatuko.
Munduko BPGa
Urte arteko aldakuntza tasa
%3,1
Taula makroekonomikoa. Eustat
Urte arteko aldakuntza tasa
| 2024 | 2025 | 2025 | 2026 | ||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| III | IV | I | II | III | |||
| BPG | 2,5 | 2,3 | 2,4 | 2,3 | 2,2 | 2,3 | 2,2 |
| Barneko azken kontsumoa | 2,8 | 2,5 | 2,6 | 2,4 | 3,1 | 3,1 | -- |
| Familien kontsumoa | 2,5 | 2,7 | 2,9 | 2,5 | 2,8 | 2,9 | -- |
| Administrazioaren kontsumoa | 3,5 | 1,7 | 1,7 | 2,1 | 4,0 | 3,7 | -- |
| Kapital eraketa gordina | 2,7 | 4,0 | 4,5 | 5,1 | 4,7 | 3,9 | -- |
| Barne eskaria | 2,8 | 2,8 | 3,1 | 3,0 | 3,5 | 3,3 | -- |
| Esportazioak | 0,1 | 0,4 | -1,1 | -0,2 | -2,0 | 0,9 | -- |
| Inportazioak | 0,4 | 1,2 | -0,1 | 1,0 | -0,1 | 2,3 | -- |
| Lehen arloa | 4,3 | -0,6 | -2,3 | -2,5 | -1,9 | -0,2 | -- |
| Industria eta energia | 2,0 | 0,4 | 0,7 | 0,5 | 0,0 | 0,5 | -- |
| Eraikuntza | 2,0 | 3,7 | 4,2 | 3,8 | 2,5 | 1,7 | -- |
| Zerbitzuak | 2,9 | 2,8 | 2,8 | 2,7 | 2,9 | 3,0 | -- |
| Balio erantsi gordina | 2,6 | 2,3 | 2,3 | 2,3 | 2,2 | 2,4 | -- |
| Ekoizkinen gaineko zerga garbiak | 1,6 | 2,2 | 2,7 | 2,4 | 2,8 | 2,1 | -- |
| Enplegua | 1,9 | 1,8 | 1,7 | 1,5 | 1,3 | 1,3 | 1,3 |
2025 datu aurrerapena da eta 2026 hiruhilerokokontu ekonomikoak.
- Urria 2026 (PDF, 1MB)
- Iraila 2026 (PDF, 1MB)
- Uztaila 2026 (PDF, 1MB)
- Uztaila 2026 (PDF, 1MB)
- Ekaina 2026 (PDF, 1MB)
- Maiatza 2026 (PDF, 1MB)
- Apirila 2026 (PDF, 1MB)
- Martxoa 2026 (PDF, 1MB)
- Otsaila 2026 (PDF, 1MB)
- Urtarrila 2026 (PDF, 1MB)
- Abendua 2025 (PDF, 1MB)
- Azaroa 2025 (PDF, 1MB)
- Urria 2025 (PDF, 1MB)
- Iraila 2025 (PDF, 1MB)
- Uztaila 2025 (PDF, 1MB)
- Ekaina 2025 (PDF, 1MB)
- Maiatza 2025 (PDF, 1MB)
- Apirila 2025 (PDF, 1MB)
- Martxoa 2025 (PDF, 1MB)
- Otsaila 2025 (PDF, 1MB)
- Urtarrila 2025 (PDF, 1MB)
- Abendua 2024 (PDF, 1MB)
- Azaroa 2024 (PDF, 1MB)
- Urria 2024 (PDF, 1MB)
- Iraila 2024 (PDF, 1MB)
- Uztaila 2024 (PDF, 1MB)
- Ekaina 202 (PDF, 1MB)
- Maiatza 2024 (PDF, 1MB)
- Apirila 2024 (PDF, 1MB)
- Martxoa 2024 (PDF, 1MB)
- Otsaila 2024 (PDF, 1MB)
- Urtarrila 2024 (PDF, 1MB)
- Abendua 2023 (PDF, 1MB)
- Azaroa 2023 (PDF, 1MB)
- Urria 2023 (PDF, 1MB)
- Iraila 2023 (PDF, 1MB)
- Uztaila 2023 (PDF, 1MB)
- Ekaina 2023 (PDF, 1MB)
- Maiatza 2023 (PDF, 1MB)
- Apirila 2023 (PDF, 1MB)
- Martxoa 2023 (PDF, 1MB)
- Otsaila 2023 (PDF, 1MB)
- Urtarrila 2023 (PDF, 1MB)
- Abendua 2022 (PDF, 1MB)
- Azaroa 2022 (PDF, 1MB)
- Urria 2022 (PDF, 1MB)
- Iraila 2022 (PDF, 1MB)
- Uztaila 2022 (PDF, 1MB)
- Ekaina 2022 (PDF, 1MB)
- Maiatza 2022 (PDF, 1MB)
- Apirila 2022 (PDF, 1MB)
- Martxoa 2022 (PDF, 1MB)
- Otsaila 2022 (PDF, 1MB)
- Urtarrila 2022 (PDF, 1MB)
- Abendua 2001 (PDF, 1MB)
- Azaroa 2021 (PDF, 1MB)
- Urria 2021 (PDF, 1MB)
- Iraila 2021 (PDF, 1MB)
- Uztaila 2021 (PDF, 1MB)
- Ekaina 2021 (PDF, 1MB)
- Maiatza 2021 (PDF, 1MB)
- Apirila 2021 (PDF, 1MB)
- Martxoa 2021 (PDF, 1MB)
- Otsaila 2021 (PDF, 1MB)
- Urtarrila 2021 (PDF, 1MB)
- Abendua 2020 (PDF, 1MB)
- Azaroa 2020 (PDF, 1MB)
- Urria 2020 (PDF, 1MB)
- Iraila 2020 (PDF, 1MB)
- Uztaila 2020 (PDF, 1MB)
- Ekaina 2020 (PDF, 1MB)
- Maiatza 2020 (PDF, 1MB)
- Apirila 2020 (PDF, 1MB)
- Martxoa 2020 (PDF, 1MB)
- Otsaila 2020 (PDF, 1MB)
- Urtarrila 2020 (PDF, 1MB)