Ikerketak Ekonomiaz
2022/III
Euskal ekonomiarako maiztasun oso handiko ereduak: MAFE eta SASCAE
Shock ekonomiko berriek agerian utzi dute adierazleak behar direla epe laburreko jardueraren bilakaeraren eta hartutako politika ekonomikoen ondorioen jarraipena egiteko. Big dataren gorakadak aukera eman du ohiko ekonometrian erabiltzen diren aldagaiak baino maiztasun handiagoko eta epe laburragorako datu-serieak edukitzeko, eta ikaskuntza automatikoko tekniketan oinarritutako zenbatespen- eta iragazte-metodologien belaunaldi berri bat garatzea ahalbidetu du, aurreikuspen ekonomikoari aplikatzen zaizkionean mugak eta arriskuak izan arren. Lan honetan, BPGren hazkundea aurreikusteko eta ekonomiaren portaeraren zantzu fidagarriak datu ofizialetara aurreratuta emateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak erabiltzen dituen euskal ekonomiaren epe labur eta oso laburrerako jarraipen- eta iragarpen-ereduak aurkezten dira. MAFE maiztasun handiko ereduak hileko iragarpenak egiten ditu, eta “Euskal Ekonomiaren Termometroa” kalkulatzeko erabiltzen da (aurreko hilerako EAEko ekonomiaren hazkunde-/beherapen-mailari lotutako indizea). Bestalde, SASCAE ereduak aukera ematen du Euskadiko jarduera ekonomikoaren bilakaeraren asteroko aztarnari bat lortzeko.
ikerketak 2022/III (PDF, 3 MB) (25/01/2023)
2022/II
Euskal ekonomia aztertzeko eta aurreikusteko eredu klasikoak: ELUSE eta MOSTEVA
Lan honek Eusko Jaurlaritzak euskal ekonomiaren bilakaera zenbatesteko eta aztertzeko erabiltzen dituen tresnetako biren deskribapen metodologikoa aurkezten du. Aldi bereko bi eredu ekonometriko estruktural dira, eskualde-modelizazioaren postulatuetan oinarrituak. Eredu horiekin EAEko agregatu makroekonomiko nagusietarako aurreikuspenak egiten dira, hiruhilekoko kontabilitatea oinarri hartuta, eta epe ertain eta luzerako agertokiak proiektatzen dira, egitura ekonomikoko joerak aztertzeko eta politika publikoen eragin potentzialak zenbatesteko agertoki alternatiboak simulatzeko.
ikerketak 2022/II (PDF 6 MB) (25/01/2023)
2022/I
Gobernuek inbertsioak finantzatzeko ekosistema eraginkorren garapenean duten zeregina
Artikulu honek eskualdeetako gobernuek finantzaketa-ekosistema efiziente, dinamiko eta lehiakorren sustapenean duten zeregina aztertzen du, hiru trantsizio handien (energetiko-ingurumenekoa, teknologiko-digitala eta demografiko-soziala) helburuak lortzera bideratutako proiektu jasangarrietarako kapital- eta finantzaketa-fluxuak agertzea erraztuko dutenak. Finantzaketa bultzatzeko neurriak aztertzeko eta identifikatzeko esparru bat aurkezten da, Fernández Gómezen eta Larrea Basterran garatua (2021), Euskal Autonomia Erkidegoko kasuari aplikatzen zaiona.
ikerketak 2022/I (PDF, 2 MB) (07/03/2022)
Euskadi munduko eskualde aurreratuenekin, izpilu-jokoa garatzeko gida [pdf, 3,8 MB] (2016/02/01)
Euskadik lehiakortasun jarduera erakusten du, erreferentziako Europar eskualdeen artean (2000-2011) [pdf, 2,3 MB] (2016/02/01)
ikerketak 2013/II - Desberdintasuna EAEko errentaren banaketan (1986-2012) [pdf, 1,5 MB] (2014/01/09)