Ekonomiaren termometroa
2026ko urria
Euskal ekonomiaren termometroa 100,2koa izan zen urrian, eta hazkunde biziko eremuan geratu zen. Sektoreen artean, zerbitzuek emaitzarik onenak erakusten jarraitzen dute; eraikuntzak indarra galdu du eta industriak, berriz, bilakaera negatiboa izan du, bigarren hiruhilekoan ikusitako hobekuntza finkatu gabe. Barne eskariak jarduera hazkundearen alde egiten jarraitzen du, eta kontsumoak gora egiten jarraitzen du, baina apalago, prezioen gorakadaren testuinguruan, eta inbertsioak azken hilabeteetan galdutako bultzadaren zati bat berreskuratzen du.
Termometroaren bilakaera:
Oharra: EAEko ekonomiaren termometroaren egiteko hileko bakoitzaren lehen egunetan eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen da.