Departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes

Laguntzen bateragarritasuna eta prebalentzia

Etxebizitzetarako eta bizitegi-eraikinetarako energia-efizientziaren arloko birgaitzerako Next Funtsen laguntzak, oro har, bateragarriak dira bizitegi-eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientziaren helburu bererako ematen diren beste edozein laguntza publikorekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada eta gainerako laguntzen erregulazioak – Tokikoak, autonomikoak, nazionalak edo Europakoak – onartzen badu.

Ondorioz, laguntza hauek bateraezinak izango dira Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatutako gainerako Programen kargura ezarritako gainerakoekin, betiere berariazko erregulazioan eta agindu honetan programa horietako bakoitzerako ezarritako baldintzetan.

Hala ere, energia-efizientziaren arloan Next Funtsetan ezarritako laguntzengatik diruz laguntzen diren eraikin eta etxebizitzen gaineko jarduketa eta esku-hartzeek ezin izango dute beste dirulaguntzarik jaso energia-efizientziaren kontzeptu bererako, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduan, etxebizitzak eta eraikinak birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoan, xedatutakoaren kargura.

Nolanahi ere, agindu honetan deitutako laguntzak bateragarriak dira finantza-lankidetzarako hitzarmenetik eta abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuak (kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa) edo hori ordezkatzen duen arauak ezarritako birgaitzeko finantza-tresna berezitik eratorritako dirulaguntzekin eta dirulaguntzarik gabekoekin.

Laguntzen azken onuradunek abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuan aurreikusitako finantza-neurriak baliatu ahal izango dituzte. Hori kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa da (2020ko urtarrilaren 20ko EHAA, 12. zk.).

Mailegu kualifikatuak emateko eta emandako mailegu kualifikatuen interes-tasen subsidioak ordaintzeko, erreferentziazko araudian xedatutakoari jarraituko zaio.

Next Funtsen laguntzen prebalentzia etxebizitzetarako eta bizitegi-eraikinetarako energia-efizientziaren arloan

Next Funtsek, 2022ko ekainaren 21eko Aginduan araututakoek, lehentasuna dute energia-efizientziako kasu berberetarako, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduan ezarritako laguntzen aldean. Agindu hori etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoa da.

Hori dela eta, ezin da ebatzi, uztailaren 21eko Aginduaren babesean, 2022ko ekainaren 21eko Aginduan araututako Next Funtsen laguntzen bidez dirulaguntza jaso dezaketen etxebizitzen edo eraikinen energia-efizientziaren arloko jarduketetarako dirulaguntza eskabiderik, salbu eta -jarduketa horiek azken Agindu horretan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztela egiaztatu bada. Kasu horretan bakarrik ebatzi ahal izango dira, 2021eko uztailaren 21eko Aginduan ezarritakoaren arabera.

Lehentasun-araubideko laguntzen espedienteen barne-izapidetzea geroago garatu ahal izango da, Etxebizitza Sailburuordetzaren jarraibideen bitartez.

Nolanahi ere, herritarrei begira, lehentasuna emango zaio bizitegi-birgaitzea xede duten laguntza guztien izapidetze bateratuari, birgaitze-bulegoen eta leihatila bakarraren eginkizunak betetzen dituzten erakunde laguntzaileen bitartez. Barne-izapide bateratuaren prozedura laguntzak kudeatzen dituzten erakunde laguntzaileekin ezartzen diren hitzarmenetan garatuko da.

Azken aldaketako data: