Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

2020ko EAEko ehiza azterketen deialdiak.

[Ehiza azterketa]

Deskribapena


Xedea

2. deialdia: Euskal Autonomia Erkidegoan ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketa.

Eguna: 2020ko ekainaren 13an

Ordua: 10:00etan

Tokia: Letren Fakultatea (Areto Nagusia). Unibertsitateko pasealekua 5. Vitoria-Gasteiz.

Azterketaren TASA: 11,16 euro

Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3, baten bat baliogabetzen bada. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar da. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez.

Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II Eranskinekoak izango dira.

Ehizaren liburua: azterketaren gida

Nori dago zuzenduta


14 urtetik gorako pertsonak.

Betekizunak

  • Adin hori beteta izan eta 18 urte bete ez dituztenek legezko ordezkariaren baimena eduki behar dute.
  • Azterketa egiteko tasa ordaindu, 1/2007 Legegintzako Dekretua, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena, edo hori ordezkatzen duen araua betez. Ez dira azterketarako inskribatutzat joko inskripzio-epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.
  • Ehizatzeko gaitasunik gabe uzteko zehapen bat betetzen egon ez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Jesus Saez de Heredia eta Esther García de Garayo

Telefonoa: 945 01 96 57

Faxa: 945 01 63 10

E-maila: j-saez@euskadi.eus | e-ggarayo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, izapideak egiteko eta dokumentazioa erregistratzeko aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAAn argitaratu eta hiru hilabete ondoren.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk