Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

310/1996 DEKRETUA, abenduaren 24koa, Euskal Autonomi Elkarteko Baso Inbentarioaren egunerapenari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 6
  • Hurrenkera-zk.: 170
  • Xedapen-zk.: 310
  • Xedapen-data: 1996/12/24
  • Argitaratze-data: 1997/01/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko Baso Inbentarioaren elaborazioa Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagokio, nekazaritzako estatistiken arloan duen eskumena erabiltzeko. Izan ere, aldizkako eragiketa estatistikoa da baso inbentarioa, eta bere helburua gure autonomi elkarteko basoen egiturazko parametro nagusiak ezagutzea da, horrela ahalbidetzen baita basogintzako politiken plangintza eta jarraipen hobea egitea. Eragiketa honen kostu eta konplexutasuna, eta gure autonomi elkarteko basorik emankorrenen bilakaera azkarra kontutan harturik, gomendatzekoa da inbentarioa basogintzari buruzko informazio-sistema baten barruan integratzea, tresna estatistiko horren erabilgarritasun iraunkorra bermatzeko natur baliabideen antolamendurako politikaren zerbitzuan, beti ere basoen antolamendu, kudeaketa, artapen eta babesaren inguruan foru aldundiei dagozkien eskumenak errespetatuz.

Hori guztia dela eta, beharrezkoa da zenbait arau ezartzea, baso inbentarioaren aldagai nagusiak behar bezain eguneraturik mantendu ahal izateko. Horretarako, premiazkoa da, batetik, foru organoek basogintzari buruzko informazioa ematea, eta, bestetik, lortzen diren aprobetxamenduak kubikatzeko prozedura normalizatzea.

Dekretu hau Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen markoan kokatu behar da, zeinen 26.1. atalak xedatzen baitu Euskal Estatistika Erakundearen eta Eusko Jaurlaritzan organo estatistiko berezia eraturik duten Sailen egitekoa izango dela, legean aurrikusitako terminoetan, gure autonomi elkarteko estatistikari buruzko jarduna. Horri dagokionez, uztailaren 23ko 202/1996 Dekretuaren bidez sorturiko organo estatistiko berezia dauka Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak. Aipaturiko 4/1986 Legearen 33.2. atalaren arabera, organo horren eskumenekoa da dekretu-proiektuak prestatzea eta aginduak edota gainerako legezko xedapenak ontzat ematea estatistika-arloan dituen eskumenen eremuan; hori guztia gorabehera, Euskal Estatistika Erakundearen eskumenekoa da estatistika-jardunaren zuzendaritza eta koordinazio orokorra.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Euskal Estatistika Batzordeak txostena egindakoan, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko abenduaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– 1.– Euskal Autonomi Elkarteko Baso Inbentarioa eguneraturik mententzeko xedeaz, foru aldundiek sei hilabetean behin informazio estatistikoa igorriko dute Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailera ondorengo gai hauei buruz:

    1. Herri-onurako basoetan eta baso babesleetan egindako baso-berritzeak eta bertan lorturiko aprobetxamenduak.

    2. Katalogatu gabeko herri-basoetan eta babesleak ez diren baso jabedunetan egindako baso-berritzeak eta bertan lorturiko aprobetxamenduak.

    3. Baso-suteak.

  2. – Aurreko lerroaldian aipaturiko informazioaren barruan, jarduketa bakoitzaren kokapena adieraziko da, eta, kasuan kasu, lorturiko aprobetxamenduen tamaina.

  1. atala.– 1.– Aprobetxa daitekeen baso-espezie bakoitzarentzat foru aldundietako organo eskudunek ezartzen dituzten arau teknikoen arabera egingo da baso-aprobetxamenduen kubikazioa.

  1. – Foru aldundiek aurreko lerroaldian ezarritakoaren arabera onetsitako arau teknikoak jakinaraziko dizkiote Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari, estatistikaren ondoreetarako.

  2. atala.– Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ezarriko ditu, foru aldundiekin koordinaturik, informazioaren eskualdaketa eta erabilitako sistemen baterakortasuna bermatzeko beharrezkoak diren irizpide eta bideak.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik