Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

27/1992 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Euskal Autonomi Elkarteko insignia pinuaren (Pinus radiata) kalitatea hobetzeari buruz. (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 98
  • Hurrenkera-zk.: 1362
  • Xedapen-zk.: 27
  • Xedapen-data: 1992/02/11
  • Argitaratze-data: 1992/05/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aipatu den espedientea ikusita, eta Hau honela: Euskal Autonomi Elkartean lan egiten duten Sindikatuek, hau da, ELA/STV, CC.OO., LAB, UGT, LSB/USO, ESK/CUIS, CGT, CNT, STEE/EILAS delakoek, egun osorako lanutzialdi orokorrerako deialdia egin dutela. 1992ko maiatzaren 27ko 0:00 orenetatik 24:00 orenetara arteko iraupena izango duela. Txandaka lan egiten den esparruetan, sektoreetan edo enpresetan, maiauaren 26ko 22:00 orenetatik, hil bereko 27ko 22:00 orenetara arteko iraupena izango duela. Hau honela: Euskal Autonomi Elkartearen eremuak hartzen duen lurraldean egoitza duten enpresa eta erakunde guztietako langile eta enplegatu publikoek burutzen dituzten lan eta funuionari mailako ihardun guztiak hartzen dituela Sindikatu horiek egin duten deialdiak. Ildo. honetan, hari atxikita daudeneko enpresa edo administrazioaren eremua ez dela kontutan hartzen eta, ondorioz, derrigorrez bete beharreko eta utzi ezinezko beharra duten zerbitzuak egiten dituzten enpresa eta erakundeak ere deialdian sartzen direla. Hau honela: Jaurlaritzaren Kontseiluak urte honetako maiauaren 26an egingo duela hurrengo bilera eta Kontseilu horren Gaizerrendan jadanik sartuta dagoen Dekretuaren proposamena egitea erabaki duela Sail honek. Honako hau kontutan izanik: Zuzenbidea oinarritzat hartzen duen Estatu sozial eta demokratikoak funtsezkotzatjotzen dituen oinarrizko eskubide eta askatasun publikoetariko bat baitliuan haruen dela Espainiako Konstituzioko 28.2 atalean, langileek grebarako duten eskubidea eta, hori, beren interesak defendatu ahal izateko. Ondorioz, Konstituzioak, garrantzizkoenak diren, bertan aipatu eta babesa eskaintzen zaien funtsezko eskubideei hainbateko babesa eskainuen dio greba egiteko eskubideari. Hona hemen Konstituzioan aipatzen diren eskubide horiek: Bizitza, integritate fisikoa, osasuna, askatasuna, segurtasuna, nazioaren lurralde barruan hara eta hona libreki ibili ahal izatea, informaziorako askatasuna, hezkuntza eta egiazko babes judiziala izatekoak, beste batzurekin batera. Eskubide horiei, greba egitekoarekin batera, erabateko babesa eskaintzen zaie Konstituzioan. Honako hau kontutan izanik: Greba egiteko eskubidea erabiltzeak eta biztanlegoak dituen gainontzeko funtsezko eskubideek elkarren aurka topo egin dezaketenez, ezinbestekoa da, hiritarrentzako nagusienak diren zerbitzuek ihardungo dutela ziurtatzeko diren neurriak ematea. Funtsezko eskubide bat bakarra ere, gatazkak iraun dezan bitartean, indargabetuta ez dadila gelditu lortzea da neurri horien helburua. Honek aparteko garrantzia du garraio arloari dagozkionetan, zirkulaziorako askatasuna bermatzea nahi izanez gero, izan ere, grebarako eskubidearen eta lanerako eskubidea erabiltzaren arteko aukera egiteko askatasuna babestu ahal izateko, funtsezkotzatjotzen bait da hori. Honako hau kontutan izanik: Bizitzarako diren eta Babes Zibileko Zerbitzuek bete behar dituzten zerbitzuak izateko biztanlegoak duen eskubideak, aurre hartzen dio grebarako eskubideari eta, ondorioz, garrantzizkoagotzat jo beharko dute grebalariek aipatu den eskubide hori honako hau gerta dadinean, hau da, grebari eusteak, grebaren bidez lortu nahi direnak galtzea baino kalte handiagoak ekar ditzala hain zuzen. Kasu honetan, larrialdi bat hondamendi bilaka dadineko posibilitatea kentzean hartzen du oinarri zerbitzu horiei eusteak eta, ondorioz, behar-beharrezkoa da, zerbitzua, oso-osoan eta beti, erabilgarri egon dadila. Honako hau kontutan izanik: Aipatutako deialdiaren eraginpean egon daitezkeen funtsezko zerbifzuak zeintzu diren deklaratu eta, are gutxiago, bete beharreko zerbitzu zehatzak finkatu, tresna jakin baten bidez egin ezin daitekeenez, deialdia egiten duten sindikatuen nahiz deialdiaren gai diren langileen zentzu zibikorrera eta gizartearekiko erantzukizun zibikorrera eta gizartearekiko erantzunkizunera jo behar dela, beren ugazabekin batera, elkartearentzat funtsezko diren zerbitzuak finka ditzaten, funtsezko eskubidearen legezko erabilpenaren ondorioz gizarte osoak bermatu beharreko maila bereko beste eskubide batzuk arrazoizko mugapenetatik kanpo kaltedun gerta ez daitezen. Honako hau kontutan izanik: Oso presakoa denez gero, arrazoiak badaudela erabaki honen bidez bermatu beharreko funtsezko prestakuntzak eta ondoriozko gutxienezko zerbitzuak ezartzeko, Jaurlaritza Kontseiluak maiatzaren 26an agian onartuko duen Dekretua argitaratu artean; hori guztiori, grebarako deialdia aurtengo maiatzaren 27rako egin bait da, eta, horregatik hain zuzen, Dekretuaren proposamena egin deneantxe hartu da erabaki hau. Aipatutako legezko xedapenak eta orohar erabiltzeko díren gainontzekoak ikusita, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuak, honako hau ERABAKI DU: Lehenengoa.- Ondoren zehazten diren funtsezko prestakuntzei eta ondoriozko funtsezko gutxienezko zerbitzuei eustearen baldintzapean geldituko da 1992ko maíatzaren 27ko greba: a) Osasun zerbitzuak betetzeko ardura duten enpresek eta erakundeek larrialdietarako zerbitzuari, sukaldeari eta janari banaketari eutsi behar izango diete eta ospitalizatutako gaisoei beharrezko sorospidetza emango diete. b) Errepidez eta trenez bidaiariak ohiz garraiatzen dituzten enpresek lanegunetan izaten dituzten ohizko zerbitzuen laurden baten pareko zerbitzuari eta aldikotasunei eutsi beharko diete. c) Elektra indarra ekoiztu eta banatu, gasa ekoiztu eta banatu eta ura arazi eta banatzeko ardura duten enpresek eta erakundeek euren ohizko zerbitzuari eutsi beharko diote. d) Babes Zibileko zerbitzuak. e) Entzun-ikustezko komunikabideetan aritzen diren enpresa eta erakundeek albiste saioei eutsiko diete. f) Euskal Administrazio Publikoek zabalik izango dituzte erregistro zerbitzuak, denbora iragateak administratuei ekar diezaiekeen agiango eskubide murrizpena galerazteko. Telefono zerbitzuei, halaber, eutsi behar izango diete. g) Gizarte-zerbitzuei eutsiko zaie bizitza eta osasunerako beharrezkoak diren neurrian: geriatrikoak, gorputz eta adimenezko maketsak, txikientzako egoitzak eta etxeko sorospidetza publikoa. Kasu bakoitzean lanaldiaren %50 gutxituko da. Bigarrena.- Lehen esandako funtsezko zerbitzuak grebarako eskubideaz balia ez daitezen langileek beteko dituzten lehentasunez. Oraingoan, Enpresako Zuzendaritzari dagokio, langileen ordezkariei entzun ondoren, langile horien eginkizunak zehaztea, beti ere, aurreko atalean eta indarrean dauden legeetan zehazten diren mugei men eginez. Hirugarrena.- Dekretu honen eraginpean dauden enpresa eta erakundeek beren egoitzari dagokion Laneko Lurralde Ordezkaritzari bidaliko diote, 1992ko maiatzaren 26ko 12:00ak baino lehen, 27rako dei egindako greban bete beharreko funtsezko prestakuntzek bermatzen dituzten gutxienezko zerbitzuen zerrenda. Laugarrena.- Aurreko atalean zehaztutako funtsezko zerbitzuei eusteko beharrezko diren langileen lanutzialdi eta eragozpenak legez kanpokotzat joko dira, martxoaren 4eko 17/1977 Errege Dekretu Legearen 16.1 atalaren ondorioetarako eta Langileen Estatutuari buruzko martxoaren 10eko 8/1980 Legean ezarritakoaren arabera. Bosgarrena.- Aurreko ataletan xedatutakoak ez du mugapenik ekarriko, ez grebari buruzko arauek egoera horretan dauden langileti aitortzen dizkieten eskubideekiko ez eta lanutzialdi zio diren eskarien izapideekiko eta ondorioekiko ere. Seigarrena.- Dekretu honen gai diren langileei honako hau ohartarazten zaie: bertan ezartzen diren zerbitzuak ez betetzeak bidezko izan daitezen auzi eta administrazio ekintzez baliatzera behartuko du Agintaritza hau. Jakinaraz bekie erabaki hau doakienei honako hau adieraziz: Erabaki honen aurka Birrabiatze-Errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazio-Auzipidetara jo aurretik, Dekretu hau eman duen Organuari zuzenduta. Erabaki hau adierazten denetik hasi eta hilabeteko epean aurkeztu ahal izango da errekurtso hori, Estatuko Adaministrazioaren Lege Araubideari buruzko Legearen 36.2 atalean, Administrazio Jardunbideari buruzko Legearen 126. atalean, eta Administrazio Auzipidearen Agintemendeari buruzko 1956. abenduaren 27ko Legearen 52. atala eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Vitoria-Gasteiz, 1992ko maiatzak 21. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, PAULINO LUESMA CORREAS.1992ko otsailaren 27ko 40 zkiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaraturiko 2i71992 Dekretuan, otsailaren 11koan, hutsak daudela ikusita, zuzendu egiten dira honen bidez. «4. atala.- 1.- Hau dionean: Insignis pinuko landare hobetuaren haziak lantzen dituzten nekazariei, bilketa, egokitzapena, pilaketa, banaketa eta garraioa egiten dizkieten pertsonak; fisiko nahiz juridikoak, Hazi eta Mindegi Landare Zerbitzuak proposatu eta Nekazaritza eta Baserrialde Garapeneko Zuzendaritzak baimendurikoak izango dira.» Eta ondorengoa esan behar du: «Mindegi-zainei Insignis pinuko landare hobetuaren hazien bilketa, egokitzapena, pilaketa, banaketa eta garraioa egiten dizkieten pertsonak, fisiko nahiz juridikoak, Hazi eta Mindegi Landare Zerbitzuak proposatu eta Nekazaritza eta Baserrialde Garapeneko Zuzendaritzak baimendurikoak izango dira.» Bestalde, gaztelaniazko testuan, akats bat dago 6.2 atalean, honela dio: «... que no tuevieren ...» Eta honela esan behar du: « ... que no tuvieren ...»

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.