Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wolff, Étienne

Frantses biologoa (Auxerre, 1904 - Paris, 1994). Centre national de la recherche scientifique-ko (CNRS) ikerketa zuzendari ohia. Collège de France-ko irakasle eta administratzaile izan zen. 1963an Zientzietako akademiarako hautatu zuten eta 1971n Akademia frantseserako. 1966. urteaz geroztik, enbriologia eta munstrokeria, sexu bereizketa, minbiziaren eta in vitro organoen hazkuntzari buruzko ikerketak egin zituen. Azken bi lanetan Les Pancrates, nos nouveaux maîtres (1975) eta Dialogues avec mes animaux familiers (1979) gai horiei buruzko gogoetak bildu zituen.