Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wölfflin, Heinrich

Suitzar arte historiala, alemanez idazten zuena (Winterthur, 1864 - Zurich, 1945). Arte historiako irakaslea izan zen (Basilea, Berlin, Munich eta Zurich-en), eta klasizismoaren eta barrokoaren arteko harremanen ikerketa sakona egin zuen. Lehenengo saioa, Berpizkundea eta barrokoa (1888), arkitekturan oinarritu zuen. Albrecht Dürer-en artea (1905) lanean bere ikerketak sakondu zituen, eta Artearen historiaren oinarriak (1915) lanean osatu zituen erabat. Garrantzizko beste lan batzuk: Arte klasikoa (1899), Artearen historiari buruzko gogoetak (1941).