Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wolf, Hugo

Austriar musikagilea eta musika kritikaria (Windischgraz, 1860 - Viena, 1903). 1875. urtean Vienako kontserbatorioan hasi zen ikasten, baina bidali egin zuten. Pianoko eskolak eman behar izan zituen bizimodua ateratzeko. 1884-1887. urteetan musika kritikaria izan zen Vienan, eta etsai asko izan zituen Wagner goraipatu eta Brahmsi eraso ziolako. 1888. urtean Wolf-ek 300 bat lied idatzi zituen Mörike, Eichendorff eta Goetheren testuen gainean. Bestalde, 1891. urtean Spanisches Liederbuch kanta bilduma idatzi zuen, espainiar kantuei buruzkoa, eta 1892-1896. urteetan, berriz, Italianisches Liederbuch, kantu italiarrei buruzkoa. Beste lan aipagarri batzuk ditu: Der Corregidor (1896) opera, pianorako lanak, orkestrarako lanak eta ganberako musika.