Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wohler, Friedrich

Alemaniar kimikaria (Frankfurt am Main, 1800 - Göttingen, 1882). Berzeliusen lankide izan zen eta mineralen analisiaren oinarriak finkatu zituen harekin batera. Kimika organiko sintetikoaren aitzindaria izan zen; ordu arte konposatu organikoak sintetiza ezinak zirela uste izan zen, baina 1828an urea sintetizatzeko metodo bat azaldu zuen Wohlerrek. Kimika organikoaren alorrean egindako lan ugariez gainera, aluminioa eta berilioa bakartu zituen, eta boroari, aluminioari eta titanioari buruzko ikerketak egin zituen.