Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wolff-en hodia

Biol. Ornodunen giltzurrunetako hodia, enbrioiaren gernua giltzurrunetatik kanpoaldera edo maskurira eramaten duena. Wolff-en hodiak ornodunen enbrioiaren oinarrizko iraiz-egituratik sortzen dira; goi mailako ornodunen giltzurrunak heltzen direnean emeenak desagertu egiten dira, eta arrenek ugal aparatuko epidimioa eta hodi deferenteak osatzen dituzte.