Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wolff

edo Wolf, Christian. Alemaniar filosofoa (Wroclaw, 1679 - Halle, 1754). Matematika, filosofia eta teologia ikasketak egin zituen Leipzig-en. 1706. urtean Halleko unibertsitateko irakasle egin zuten eta germaniar filosofia lexikoa osatzeko lanetan jardun zuen. 1723. urtean Frederiko Gilermo I.ak kargutik kendu zuen erlijioaren aurkako filosofia arrazionala bultzatzen zuelako, eta Marburgora jo behar izan zuen. 1740. urtean, ordea, Frederiko II.ak lehen zuen kargua itzuli zion. Leibniz-en eragina izan zuen, eta arrazionalismoan oinarritutako metodo filosofikoa proposatu zuen. Obra nagusiak: Philosophia prima (1729), Cosmologia generalis (1731), Psychologia empirica (1732), Psychologia rationalis (1734) eta Theologia naturalis (1736-1737).