Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van de Woestijne, Karel

Belgikar idazlea (Gante, 1878 - Zwijnaarde, Gante, 1929). Neerlanderaz idatzi zuen. Kazetari, pintore, eleberrigile eta Ganteko unibertsitateko irakasle izan zen. Flandesko literaturan idazle sinbolista nagusietako bat da. Narrazioak eta poema liburuak idatzi zituen, mistizismoaren eta sentsualitatearen arteko lehia agertzen dutenak: Aitaren etxea (1904), Bertsoak (1905), Urrezko itzala (1910), Buztinez egindako gizona (1920), Mendiko aintzira (1928) eta Irudimen jainkozkoa (1918) besteak beste.