Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van de Velde familia

Herbehereetako pintore sendia. v Esaias Van de Velde (Amsterdam, 1591 - Haga, 1630). 1610-1618. urteetan Haarlem-en eta, geroago, Orangeko Etxeko gortean lan egin zuen, Hagan. Van Goyen-en irakaslea izan zen. Pintura molde lasaia landu zuen eta naturaren behatzaile zorrotza izan zen. Argiaren eta atmosferaren efektuak islatzen saiatu zen. Paisaiak pintatu zituen batez ere, nekazaritza eremuak, ibaiak eta dunak bereziki. v Willem Van de Velde, Zaharra deitua. Aurrekoaren anaia (Leiden, 1611 - Greenwich, 1693). Itsas guduak pintatu zituen batez ere, lumaz betiere, 1666ko ekainaren 11-14 bitarteko itsas gudua, besteak beste. v Adriaan Van de Velde. Aurrekoaren semea eta ikaslea (Amsterdam, 1636 - Amsterdam, 1672). Paisaiak, hondartzak eta animaliak pintatu zituen Berchem pintorearen moldearen arabera: Scheveningen-go hondartza, Hondartza eta duna, Unaia. v Willem Van de Velde, Gaztea deitua. Willem Zaharraren semea eta ikaslea (Leiden, 1663 - Greenwich, 1707). 1673. urtean, anaiarekin batera, Karlos II.aren gortera joan zen Ingalaterrara. Itsas guduak pintatu zituen batez ere. Aipagarriak dira Solibay-ko gudua, Dunetako guduak, Ur lasaiak, Ekaitza lanak.