Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van der Heyden, Jan

Neerlandar pintorea eta grabatzailea (Gorinchem, 1637 - Amsterdam, 1712). Amsterdamgo kaleetako ikuspegiak margotu zituen. Ñabardurak adierazten zehatza, konposizioan iaoia, eta argiak eta itzalak bereizten trebea izan zen. Obrak: Amsterdamgo udaletxea, Amsterdamgo Martelaars ubidea, Düsseldorf-eko eliza.