Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van de Graaff, Robert Jemison

Estatu Batuetako fisikaria, bere izeneko elektrizitate sortzailearen asmatzailea (Tuscaloosa, 1901 - Boston, 1967). Parisen egin zituen Fisika ikasketak, Marie Curierekin. Oxfordeko unibertsitatean eta Massachusettseko Teknologia Institutuan Fisika ikertzaile eta irakasle izan zen. Zatikiak (protoiak edo ioi astunak) azeleratzeko voltaia handiko lehen jeneradorea asmatu zuen, tentsio handiko elektrodo baten eta Lurraren artean eratzen den eremu elektrostatikoan oinarrituta.