Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van der Meer, Simon

Holandar ingeniari fisikoa (Haga, 1925). Ikasketak bukatuta, Philips enpresan hasi zen lanean, Eindhovenen. 1956an Ikerkuntza Nuklearreko Europar Kontseiluan sartu zen, antiprotoi metagailuaren taldeko ingeniari gisa. Geneva eta Amsterdameko unibertsitateetako doktore honoris causa da, eta atomo sortak hozteko tekniken bultzatzaile nagusia izan da. 1984an Fisikako Nobel saria jaso zuen, Carlo Rubbia kubatarrarekin batera. Lotura elektroniko ahularen oinarriak aurkitu zituen. Zatiki astunak (bitartekariak deituak) –W zatikia (karga negatiboa edo positiboa), batetik, eta Z zatikia (neutroa), bestetik– trukatzean gertatzen da lotura hori. Garrantzi handiko aurkikuntza gertatu zen zatikirik xehenen egitura ezagutzeko eta unibertsoaren ezagutzan sakontzeko.