Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van der Helst, Bartholomeus

Herbehereetako pintorea (Haarlem, 1613 - Amsterdam, 1670). Amsterdamgo pintore taldearen sortzailetariko bat izan zen. 1640. urtetik aurrera Rembrandt-en molde eta estiloa izan zituen eredu. Pertsonen eta pertsona taldeen erretratuak egin zituen batez ere: Münsterreko bakea ospatzeko Hiriko goardiaren bazkaria, San Sebastian kofradiako lau buruzagi. Amsterdam, Rotterdam, Kassel, Dresden, Berlin, Lyon eta Parisko museoetan daude ikusgai haren obrak.