Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van Cleef, Lee

Estatu Batuetako antzezlea (Somerville, New Jersey, 1925 - Oxnard, Kalifornia, 1989). 1950 eta 1960 inguruan, western, thriller eta gerra film askotan parte hartu zuen, ia beti gaizkileak antzeztuz, John Ford, Raoul Walsh eta Anthony Mann zuzendariekin besteak beste. Sergio Leone-ren Per un pugno di dollari (1964, Eskubete dollarrengatik) eta Il buono, il brutto, il cattivo (1966, Ona, itsusia eta gaiztoa) filmetako protagonista izan zen, eta arrakasta handia izan zuen. Harrezkero spaghetti western asko egin zituen.