Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Spemann, Hans

Alemaniar biologoa (Stuttgart, 1869 - Alemaniako Friburgo, 1941). Berlin-Dahlemgo Biologia Institutuko zuzendari (1919) izan zen eta Zoologiako katedraduna Friburgoko unibertsitatean. Biziaren funtsezko mekanismoak aztertu zituen, zelulen eta enbrioien garapena, batez ere. 1935ean Medikuntza Nobel saria eman zioten, enbriologia alorrean egin zituen lanengatik.