Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Spassky, Boris

Errusiar xake jokalaria (San Petersburgo, 1937). Munduko txapelduna izan zen 1969tik 1972a bitartean. Maisu handia (1955), Sobietar Batasuneko txapelduna (1962) eta Petrosian xake jokalari handiari garaitu ondoren, munduko txapelduna (1969) izan zen. Fischer-en aurka galdu zuen titulua 1972an.