Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Spelling, Aaron

Estatubatuar telebista ekoizlea (Dallas, 1928 - 2006). Estatu Batuetako telesail arrakastatsuenen erregea. Errusiako etorkin familia judu batean hazi zen. Gaztetan Hollywoodera joan zen, antzezle gisa lan egitera, eta telebistarako idaztera. Bigarren mailako paperak jokatuz ikasi zuen telesailen barne funtzionamendua. Bi gizon, patu bakarra filmak izandako arrakastak liluraturik, 1975ean telesail baterako baliatu zuen gertakizun hura, arrakasta handiz, Starsky and Hutch izenpetan aurkeztua. Beste zenbait lan aipagarri: Charlie's Angels (Charlieren aingeruak); The Love Boat (Maitasun ontzia); Fantasy Island (Fantasiaren uhartea); Dynasty (Dinastia); Hotel. 1990eko hamarraldian ospe handiko beste sail baterako haria idatzi zuen: Beverly Hills.