Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Speke, John Hanning

Esploratzaile ingelesa (Jordans, 1827 - Bath, 1864). Burtonekin batera ibili zen Afrikan; 1858an Niloren iturburuak zeuden aintzira aurkitu zuen, bertakoek Ukerewe aintzira esaten ziotena, eta berak Victoria aintzira deitu zuena.