Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Spengler, Oswald

Alemaniar filosofoa (Blankenburg, 1880 - Munich, 1936). 1904an doktoretza eskuratu zuen Hallen eta 1911 arte eskola irakasle izan zen; 1911n Munichera joan eta bere lan nagusia, Der Untergang, idazten hasi zen. Historizismoaren teorilari nagusietakoa izan zen eta Nietzschek eta Diltheyk eragin handia izan zuten haren pentsakeran. Spenglerrek gizartearen aurrerabidearen mitoa baztertu zuen, eta historia kultura zikloka antolatua dela zioen; hala, kulturaren garapena organismo bizienarekin alderatzen zuen, eta lau aro edo aldi bereizi zituen (gaztaroa, heldutasuna, zahartzaroa eta heriotza), eta Mendebaleko kulturaren gainbehera edo zahartzaroa hasia zela zioen. Naziek haren teoria batzuk aintzat hartu zituzten hasieran baina oro har kritika asko jaso zituen. Obra nagusiak: Der Untergang des Abendlandes (1920, Sartaldearen gainbehera) eta Der Mensch und die Technik (1931, Gizona eta teknika), besteak beste.